Itxi

Txirrindularitza

Agerraldia

Contador: 'Ez dut nire kirol ibilbidea asko luzatu nahi'

Erredakzioa

"Tourra lasterketarik onena da, baina lasterketa gehiago daude. Joateko gogo handia dut bi urtez irteeran aurkeztu barik pasa eta gero, baina baldintza onetan egon behar naiz", adierazi du.

  • Alberto Contador. EFE

    Alberto Contador. EFE

30 urte betetzeko zorian, "kirol ibilbidea asko luzatu nahi ez" duela aitortu du Alberto Contador Tourreko irabazleak. 2013 Tourraren irteeran izateko borondatea azaldu du Contadorrek, beti ere prestatzeko denbora baldin badu. Bestela Giroa eta Vuelta aukerak izan daitezkeela erantsi du.

"30 urte betetzea mingarria da", esan du Contadorrek txantxetan. "Baina gogoeta egiten duzu. Etorkizuna nolakoa izango den ez dakizu. Hiru urteko kontratua dut taldearekin, eta hirugarrenean zer komeni zait aztertuko dut. Ez dut nire kirol ibilbidea asko luzatu nahi. Etxetik kanpo denbora asko ematen dut eta kirol hau oso gogorra da eta asko ahitzen du. 2007ko argazkiak ditut etxean eta orain ikusita zaharkitu naizela ohartzen naiz", gaineratu du.

Orain dela gutxi Tourrean izatea zalantzatan jarri zuen Contadorrek. Presentzia denborarekin baieztatu ezean Frantziako lasterketara joango ez dela adierazi zuen txirrindulariak.

"Tourra lasterketarik onena da, baina lasterketa gehiago daude. Joateko gogo handia dut bi urtez irteeran aurkeztu barik pasa eta gero, baina baldintza onetan egon behar naiz. Printzipioz, lasterketa handi bakarrean lehiatuko naiz, baina urtea nola doan ikusi behar dut. Tourrik ez badago, Giroa eta Vuelta egitea pentsatuko dut", adierazi du.