Itxi

Txirrindularitza

UCI World Tour

Tadej Pogacarrek eta Lotte Kopeckyk irabazi dute 2025eko Flandriako Tourra

Agentziak | EITB MEDIA

Bi txirrindulariak argi eta garbi nagusitu dira, helmuga munduko txapeldunen ostadar maillotarekin gurutzatuta.

  • Tadej Pogacar y Lotte Kopecky. Fotos: EFE.

    Tadej Pogacar y Lotte Kopecky. Fotos: EFE.

Tadej Pogacar (UAE Team Emirates XRG) esloveniarrak bigarren aldiz irabazi du Flandriako Tourra igande honetan, helmugarako 18 kilometrora erasoa jota Mathieu van der Poel (Alpecin-Deceunick) herbeheretarra atzean utziz.

Belgikako klasikoaren 109. edizioan, Brujas eta Oudenaarde herrien arteko 269 kilometroko ibilbidean, munduko txapeldunak kolpea jo du Kwaremont hirugarren eta azken aldiz igarotzean, erritmoa aldatuta, eta Van der Poel, iazko txapelduna, erantzun ezinik utzi du.

Bakar-bakarrik heldu da Pogacar helmugara, 5:58:42ko denbora eginda, bere bigarren zortzigarren 'monumentua' irabazteko.

Pogacarren atzetik, 1:01era iritsi da taldea, Mads Pedersen (Lidl-Trek) danimarkarra, Van der Poel eta Wout van Aert (Visma-Lease a Bike) belgikarrak tartean.

Gizonezkoen sailkapena

1 - POGACAR Tadej (UAE) 5:58:41

2 - PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) +1:01

3 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) d. b.

4 - VAN AERT Wout (Visma) d. b.

5 - STUYVEN Jasper (Lidl-Trek) d. b.

Lotte Kopecky gailendu da emakumezkoetan, ostadar-maillota aldean zuela

Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarrak hirugarren garaipena lortu du Flandriako Tourrean, Oudenaarden hasi eta amaitu den eta 168,9 kilometroko ibilbidea izan duen lasterketan. Gainera, munduko txapeldunaren ostadar maillota soinean zeramala lortu du garaipena.

Esprintean nagusitu da, Pauline Ferrand Prevot (Visma) herbeheretarra eta Liane Lippert (Movistar) alemaniarra, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren, mendean hartuta. 4:24:34ko denborarekin bukatu du lasterketa garaileak.

Urrutitik jo du erasoa Niewiadomak, baina Kopeckyk berehala erreakzionatu du, buruan jarri eta garaipen historiko bat erdiesteko.

Emakumezkoen sailkapena

1 - KOPECKY Lotte (SD Worx) 4:24:34

2 - FERRAND-PREVOT Pauline (Visma) d. b.

3 - LIPPERT Liane (Movistar) d. b.

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +0:01

5 - (LE COURT) PIENAAR Kimberley (AG Insurance) +1:13

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
26 17:05 - 20:00 PILOTA | Buruz Burukoa: Artola vs Laso

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…