Itxi

Txirrindularitza

26. ekitaldia

Thibau Nys belgikarrak irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia

Agencias | EITB MEDIA

Alex Aranburuk (Cofidis) bosgarren egin du, irabazlearengandik 7 segundora. Nysen atzetik, Molenaar Caja Rural taldeko herbeheretarra eta Baglioli Lidl-Trekeko italiarra helmugaratu dira.

1:11
Thibau Nys

Lidl-Trek taldeko Thibau Nys txirrindulari belgikarra gailendu da Miguel Indurain Sari Nagusiko 26. ekitaldian, azken metroetan Molenaar eta Bagioli gaindituta.

200 kilometro luzeko ibilbidean, tropela bat eginda joan da Nafarroako errepideetatik, ihesaldi batek lasterketari bizitasuna eman dion arte.

Amaitzeko 145 kilometro falta zirenean, txirrindulari hauek ihes egin dute talde nagusitik: Herrada, Llaneras, Charming, Isasa, Jousseaume, Sainbayar, Wood eta Zamperini. Hala ere, kilometroek aurrera egin ahala, tropel nagusia hurbiltzen joan zaie, eta helmugarako 28 kilometrora harrapatu ditu.

Ondorengo kilometroetan, ihesaldi saiakerak izan arren, inork ez du alde nahikoa lortu, eta Thibau Nys izan da indartsuena azken metroetan, eta berak lortu du garaipena Lizarrako helmugan. Alex Aranburu bosgarren helmugaratu da, 7 segundora.

Sailkapena

1 - NYS Thibau (Lidl - Trek) 4:59:54

2 - MOLENAAR Alex (Caja Rural) +0:03

3 - BAGIOLI Andrea (Lidl - Trek) d. b.

4 - SILVA Guillermo Thomas (Caja Rural) +0:07

5 - ARANBURU Alex (Cofidis) d. b.

6 - HIRSCHI Marc (Tudor) d. b.

7 - GROßSCHARTNER Felix (UAE) +0:09

8 - VELASCO Simone (XDS) d. b.

9 - BAUDIN Alex (EF Education) d. b.

10 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) d. b.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…