Txirrindularitza
Kataluniako Volta (5. etapa)
Brennanek irabazi du Ampostan, eta Ayuso da orain lider, tarteko esprintean nagusitu ostean
EITB MEDIA
Brennanek (19 urte) bigarren etapa garaipena lortu du Kataluniako lasterketaren aurtengo edizioan, lehen jardunaldian Sant Feliu de Guixolsen (Girona) lortutakoaren ondoren.
-
Matthew Brennan garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.
Matthew Brennan (Team Visma) britainiarrak irabazi du Kataluniako Voltako 5. etapa, 172 kilometrokoa, Pauls eta Amposta artekoa, eta Juan Ayuso (UAE) da orain lider, segundo bateko aldea aterata Primoz Roglici (Red Bull) tarteko esprint batean segundo bateko hobaria lortu ostean.
Brennanek (19 urte) bigarren etapa garaipena lortu du Kataluniako lasterketaren aurtengo edizioan, lehen jardunaldian Sant Feliu de Guixolsen (Girona) lortutakoaren ondoren.
Kataluniako Volta irabazteko bi faboritoek, Roglicek eta Ayusok, haizeak markatutako jardunaldia gainditu dute, Berga eta Queralt arteko larunbat honetako etapa nagusira iritsi aurretik, probako hirugarren eta azken mendatean.
Etapako sailkapena
1 - BRENNAN Matthew (Visma) 3:28:14
2 - DEL GROSSO Tibor (Alpecin) d. b.
3 - BITTNER Pavel (Picnic) d. b.
4 - VAN DEN BERG Marijn (EF) d. b.
5 - STRONG Corbin (Israel) d. b.
6 - LAURANCE Axel (INEOS) d. b.
7 - GODON Dorian (AG2R) d. b.
8 - DENZ Nico (Red Bull) d. b.
9 - FAGÚNDEZ Eric Antonio (Burgos) d. b.
10 - AYUSO Juan (UAE) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - AYUSO Juan (UAE) 22:23:03
2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) +0:01
3 - MAS Enric (Movistar) +0:21
4 - LANDA Mikel (Soudal) +0:22
5 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) +0:28
6 - DE PLUS Laurens (INEOS) +0:59
7 - BERNAL Egan (INEOS) d. b.
8 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) +1:12
9 - YATES Simon (Visma) +1:14
10 - CARAPAZ Richard (EF) +1:27