Txirrindularitza
1. etapa
Matthew Brennanek ia helmugan bertan gainditu du Tibor Del Grosso, eta Kataluniako Itzuliko lehen liderra da
EITB MEDIA
Visma Lease a Bike taldeko britainiarrak, 19 urtekoa bera, lasterketako lehen etapa amaitzeko soilik metro batzuk gelditzen zirela harrapatu eta atzean utzi du Alpecin-Deceuninckeko herbeheretarra. Euriak markatu du etapa, eta Mikel Landa zortzigarren postuan helmugaratu da.
-
Matthew Brennanek etapa irabazi du, eta lider jarri da. Argazkia: EFE.
Visma Lease a Bike taldeko Matthew Brennan txirrindulari britainiarrak irabazi du 2025eko Kataluniako Itzuliko lehenengo etapa, Sant Feliu de Guixolsen, astelehenean, eta, ondorioz, lasterketako 104. ekitaldiko sailkapen nagusiko aurreneko liderra da. Brennanek, soilik 19 urtekoa bera, lehenengo jardunaldia amaitzeko metro batzuk bakarrik gelditzen zirela harrapatu eta atzean utzi du Tibor Del Grosso Alpecin-Deceuninckeko ziklista herbeheretarra. Euriak markatu du etapa, eta Mikel Landa zortzigarren postuan helmugaratu da.
Esprintak zehaztu du zein zen irabazlea, eta Brennanek bere ibilbideko lehen garaipena lortu du WorldTourren. Euripean, eguraldi eskasa gorabehera, Euskaltel-Euskadik eta Caja Rural-Seguros RGAk hiru txirrindulari sartu dituzte eguneko ihesaldian: Nicolas Alustiza eta Danny van der Tuuk izan dira Euskaltelen aldetik, eta Jan Castillo izan da Caja Ruralen ordezkari. Iheslariek lau minutuko aldea ere izan dute, baina tropelak amaierarako hirurogei bat kilometro gelditzen zirela harrapatu ditu.
¿What a finish!
— Volta a Catalunya (@VoltaCatalunya) March 24, 2025
¿Quina arribada!#VoltaCatalunya104 @Guixols @vismaleaseabike pic.twitter.com/EQM4OYODer
Jardunaldiko euskal ziklista onena Soudal Quick-Stepeko Mikel Landa izan da; murgiarra zortzigarren sailkatu da, eta sailkapen nagusian hamargarren dabil, Brennanekiko hamar segundora.
Etapako sailkapena
1 - BRENNAN Matthew (Visma) 4:25:17
2 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.
3 - DEL GROSSO Tibor (Alpecin) d. b.
4 - GODON Dorian (Decathlon) d. b.
5 - VENDRAME Andrea (Decathlon) d. b.
6 - STRONG Corbin (Israel) d. b.
7 - PLANCKAERT Edward (Alpecin) d. b.
8 - LANDA Mikel (Soudal) d. b.
9 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) d. b.
10 - DE PLUS Laurens (INEOS) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - BRENNAN Matthew 4.25.07
2 - GROVES Kaden (Alpecin) + 0:04
3 - DEL GROSSO Tibor (Alpecin) + 0:06
4 - MAS Enric (Movistar) + 0:07
5 - ROGLIC Primož (Red Bull) + 0:09
6 - GODON Dorian (Decathlon) + 0:10
7 - VENDRAME Andrea (Decathlon) d. b.
8 - STRONG Corbin (Israel) d. b.
9 - PLANCKAERT Edward (Alpecin) d. b.
10 - LANDA Mikel (Soudal) d. b.