Txirrindularitza
Taiwango Itzulia
Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindularia nagusi, Taiwango Itzuliko bosgarren etapan
EITB MEDIA
Euskal taldeko txirrindulariak esprintean irabazi du, ibilbideko azken metroetan. Euskaltel-Euskadiko Jordi Lopez hirugarren geratu da sailkapen nagusian.
-
Paul Hennequinen artxiboko irudia
Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindulari bordelesak irabazi du Taiwango Itzuliko bosgarren etapa, azken metroetako esprintean nagusi izan baita. Azken jardunaldian, 121,4 kilometro egin dituzte parte hartzaileek, Meinong eta Neipu artean. Hennequin (22 urte) bigarren geratu zen lehen etapan, eta hirugarren, laugarren egunean.
Sailkapen orokorrean, Jordi Lopez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak hirugarren postua eskuratu du.
¿ GARAIPENA ¿
— Euskaltel Euskadi Team (@euskaltelteam) March 20, 2025
¿ Paul Hennequinek irabaztea lortu du #TDT25 -eko azken etapan.
¿ El frances lanza el sprint desde atras para llevarse la victoria.
Zorionak ¿¿ pic.twitter.com/gkwWWDPCu0