Txirrindularitza
Paris-Niza (6. etapa)
Pedersenek esprintean irabazi du seigarren etapa eta Jorgensonek lider jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Vingegaardek lasterketa utzi ostean, Jorgensonek 40 segundoko abantaila du Florien Lipowitz (Red Bull Bora) alemaniarrarekiko eta 59 Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) danimarkarrarekiko.
-
Mads Pedersen. Argazkia: EITB Media.
Mads Pedersen (Lidl-Trek) danimarkarrak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, 209 kilometrokoa, eta Matteo Jorgenson (Visma) estatubatuarrak lidergoan jarraitzen du, Jonas Vingegaard taldeburuak osteguneko erorikoaren ondorioz lasterketa utzi ostean.
Frantziako lasterketaren azken-aurreko jardunaldian, Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarra eta Lenny Martinez (Bahrain Victorius) frantziarra, aurreko bi etapetako irabazleak, borrokatik kanpo geratu dira, helmugarako 50 kilometroren faltan tropela hautsi duen taldetik kanpo geratuta.
Ihes egindako 12 txirrindulariak 4:25:37ko denborarekin iritsi dira helmugara eta esprintean Pedersenek Joshua Tarling eta Sam Watson britainiarrak gainditu ditu.
Vingegaardek lasterketa utzi ostean, Jorgensonek 40 segundoko abantaila du Florien Lipowitz (Red Bull Bora) alemaniarrarekiko eta 59 Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) danimarkarrarekiko.
Danimarkarra goizeko lehen orduan erretiratu da, bere taldeko medikuen erabakiaren ondoren, "bere hurrengo helburuetan zentratzeko" behar bezala sendatzeko.
Vingegaard bosgarren etapako 85. kilometroan erori zen, Saint Just en Chevalier eta La Cote Saint Andre artean. Ondorioz, kolpea hartu zuen eskumuturrean eta zauriak ditu aurpegian.
Etapako sailapena
1 - PEDERSEN Mads (Lidl) 4:25:37
2 - TARLING Joshua (INEOS) d. b.
3 - WATSON Samuel (INEOS) d. b.
4 - ZINGLE Axel (Visma) d. b.
5 - SOBRERO Matteo (Red Bull) d. b.
6 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) d. b.
7 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d. b.
8 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.
9 - SCHACHMANN Maximilian (Soudal) d. b.
10 - ARENSMAN Thymen (INEOS) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - JORGENSON Matteo (Visma) 20:52:57
2 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +0:40
3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 0:59
4 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 1:20
5 - ALMEIDA Joao (UAE) + 2:40
6 - FOSS Tobias (INEOS) +2:47
7 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +2:54
8 - MCNULTY Brandon (UAE) + 3:05
9 - CHAMPOUSSIN Clement (Astana) + 3:22
10 - TEJADA Harold (Astana) + 3:24
Paris-Nizako 7. etapak La Colmiane galdu du eguraldi txarragatik
Paris-Niza lasterketako antolatzaileek iragarri dutenez, zazpigarren etapak 109 kilometro besterik ez ditu izango, eta nahiz eta Auronen amaitu, ez da La Colmianetik igaroko, ezta Belvedereko kotatik ere.
Aurreikusitako baldintza meteorologikoak aztertu ondoren, iragarpenak "kaltegarriak" izaten jarraitzen dute larunbaterako, batez ere puntu altuetan, eta lasterketaren antolatzaileek zazpigarren etaparen jatorrizko ibilbidea aldatzea erabaki dute.