Txirrindularitza
Paris-Niza
Jonas Vingegaardek Paris-Niza utzi du, 5. etapako erorikoaren eraginez
Agentziak | EITB Media
Txirrindulari daniarrak erorikoa izan zuen ostegunean, eta Paris-Niza lasterketa uztea erabaki du gaur goizean, ondo sendatze aldera.
-
Jonas Vingegaard. Foto: EFE
Jonas Vingegaard (Team Visma | Lease a Bike) ez da irten Paris-Nizako seigarren etapan. Atzo erorikoa izan zuen, eta etapa amaitu bazuen ere, ezkerreko eskua minduta dauka.
Taldeak gaur goizean jakinarazi duenez, txirrindulari daniarrak lasterketa uztea erabaki du, "errekuperazioa etxean jarraitzeko eta denboraldiko hurrengo helburuan zentratzeko".
Vingegaarden egutegian, hurrengo lasterketa Kataluniako Volta da, martxoaren 24tik 30era bitartean lehiatuko dena.