Txirrindularitza
Euskaltel Euskadi
Euskaltelek World Tour lizentzia lortu du 2013ko denboraldirako
Erredakzioa
Nazioarteko Txirrindularitza Batzordeak (UCIk) 15 taldeko zerrendan sartu du talde laranja. Alberto Contadorren Saxo Bank, zerrendatik at gelditu da, eta beste hiru talderekin borrokatu beharko du.
UCIk egindako zerrendan, taldeek 2013rako euren 12 txirrindulari onenekin sinatuta dituzte akordioak eta 2011an eta 2012an lortutako emaitzak kontuan hartu ditu. Gainera, kriterio etikoak eta ekonomikoak ere aintzat hartzen dira.
Hurrengo 15 taldeek UCI World Tour lizentzia eskuratu dute:
Ag2r, Astana, BMC, Cannondale, Euskaltel-Euskadi, Garmin-Sharp, Lampre-Merida, Katusha, Movistar, Omega Pharma-Quick Step, Orica-GreenEDGE, Rabobank, RadioShack-Nissan, Sky eta Vacansoleil.
Jarraian, Argos-Shimano, Lotto-Belisol, La Francaise, Europcar eta Saxo Bank-Tinkoff sailkatu ditu.