Txirrindularitza
Dopina
Armstrong: 'Azken bi asteak zailak izan dira'
Erredakzioa
"Nola sentitzen naizen galdetzen didate eta hobeto egon naizela erantzuten diet, baina baita okerrago ere", adierazi du Armstrongek.
-
Lance Armstrong. Argazkia: EFE
Azken bi asteak "zailak" izan direla aitortu du Lance Armstrong txirrindulariak, Livestrong izeneko minbiziaren aurkako bere fundazioaren hamabosgarren urteurreneko afarian.
"Interesgarriak izan dira azken bi asteak, zailak niretzako, nire familiarentzako eta baita fundaziorako ere", esan du. "Nola sentitzen naizen galdetzen didate eta hobeto egon naizela erantzuten diet, baina baita okerrago ere", adierazi du Armstrongek.