Itxi

Txirrindularitza

UAE Tourra

Pello Bilbao, hirugarren Tadej Pogacarrek irabazi duen UAE Tourrean

EITB MEDIA

Horrela, Pogacarrek bere bigarren etapa garaipena lortu du Arabiar Emirerri Batuetan, Cicconeri 1:14 minutuko aldea aterata eta 1:19koa Bilbaori.

  • Pello Bilbao Valentiako Voltan. Argazkia: EFE.

    Pello Bilbao Valentiako Voltan. Argazkia: EFE.

Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) euskal txirrindulariak hirugarren amaitu du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra (UAE Tourra), Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak irabazitakoa, zazpigarren eta azken etapa ere bereganatuta. Bilbao hirugarren izan da azken etapan ere, irabazlearengandik 35 segundora.

Pogacarrek erasoa jo du Jebel Hafeeten, etapako azken igoeran, eta 32 segundoko aldearekin gailendu zaio Giulio Ciccone txirrindulari italiarrari.

Horrela, Pogacarrek bere bigarren etapa garaipena lortu du Arabiar Emirerri Batuetan, Cicconeri 1:14 minutuko aldea aterata eta Bilbaori 1:19koa.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - POGACAR Tadej (UAE) 23:08:43

2 - CICCONE Giulio (Lidl-Trek) +1:14

3 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:19

4 - ROMEO Iván (Movistar) +1:26

5 - ONLEY Oscar (Picnic) +2:10

6 - FISHER-BLACK Finn (Red Bull-BORA) +2:43

7 - CASTRILLO Pablo (Movistar) +2:59

8 - LECERF Junior (Soudal) +3:49

9 - TEJADA Harold (Astana) +3:52

10 - KONRAD Patrick (Lidl-Trek) +4:00

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
01 10:30 - 14:00 ARRAUNA | Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa
01 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
01 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Duatloiko finalerdia
01 16:00 - 20:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 21. etapa
01 16:45 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko finala: Altuna III vs Artola

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen