Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Volta

Pello Bilbaok hirugarren amaitu du Santiago Buitrago taldekideak irabazi duen Valentziako Volta

EITB MEDIA

Hirugarren etapan hirugarren postura igo zen Bilbao, eta amaierara arte eutsi dio postu horri. Bestalde, Euskaltel-Euskadiko Xabier Berasategik bosgarren bukatu du azken etapa.

  • Almeida, Buitrago eta Bilbao (eskuinean) Valentziako Voltako podiumean. Argazkia: EFE.

    Almeida, Buitrago eta Bilbao (eskuinean) Valentziako Voltako podiumean. Argazkia: EFE.

Pello Bilbao Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra Valentziako Voltako podiumean sartu da, hirugarren postuan bukatu baitu, igande honetan Alfafar eta Valentzia artean lehiatu den 104 kilometroko bosgarren etaparen ostean. Santiago Buitrago taldekideak irabazi du Volta, eta Joao Almeida portugaldarra (UAE) izan da bigarren.

Eguneko lehen ihesaldia Sinuhe Fernandez (Burgos BH), Joan Bou (Caja Rural), Jokin Murguialday (Euskaltel), Edgar David Cadena (Petrolike), Quentin Bezza (Wagner-Bazin) eta Nathan Smith (Novo Nordisk) txirrindulariek osatu dute. Seikotea minutu eta erdi inguruko abantailarekin ibili da.

Ihesaldiko taldea helmugatik 6 kilometrora harrapatu du pelotoiak, eta talde onenek lasterketaren kontrola hartu dute, azken orduan ezustekorik ez izateko.

Lidl-Trek taldeak Jonathan Milan faborito nagusia bideratu du Valentziako kaleetan barna. Milanek ez du etsi, eta denboraldiko lehen garaipena eskuratu du. Xabier Berasategi (Euskaltel-Euskadi) bosgarren helmugaratu da.

Sailkapen nagusia

1 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) 16:17:43

2 - ALMEIDA João (UAE) +0:18

3 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:39

4 - ARENSMAN Thymen (Ineos) +0:42

5 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:53

6 - RODRÍGUEZ Carlos (Ineos) +0:54

7 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Movistar) +1:00

8 - ROMEO Iván (Movistar) +1:07

9 - HINDLEY Jai (Red Bull - BORA - hansgrohe) +1:31

10 - O'CONNOR Ben (Jayco) +1:37

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.

Ez dago zuzenekorik

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen