Itxi

Txirrindularitza

41. edizioa

Wesley Krederrek Vendéeko Tourra irabazi du

Erredakzioa

Vacansoleil taldeko holandarrak Jonathan Hivert (Saur Sojasun) eta Sebastian Hinault (ALM) gainditu ditu, eta garaipen aparta eskuratu du.

  • Tropela. Artxiboko argazkia: EFE

    Tropela. Artxiboko argazkia: EFE

Wesley Kreder holandarrak Vendéeko Tourreko 41. edizioa (La Ferriere-La Roche Sur Yon, 178,6 kilometro) irabazi du. Euriak eta uholdeek baldintzatuta, antolatzaileek 203 kilometroko lasterketa laburtu egin behar izan dute, eta Krederrek (Vacansoleil) Jonathan Hivert (Saur Sojasun) eta Sebastian Hinault (ALM) gainditu ditu.

Vendéeko Tourra Frantziako Kopako hamaseigarren eta azkeneko proba izan da, eta Samuel Dumoulinek (Cofidis) garaipena lortu du sailkapen nagusian.