Itxi

Txirrindularitza

2012

'Purito' Rodriguezek lehen postuan bukatu du UCI World Tourra

Erredakzioa

692 punturekin, Bradley Wiggins (601) eta Tom Boonen (410) gainditu ditu txirrindulari katalanak.

  • Purito Rodriguezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Purito Rodriguezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Joaquim 'Purito' Rodriguez (Katusha) txirrindulariak aurreneko postuan bukatu du 2012ko UCI World Tourra. 692 punturekin, Bradley Wiggins (601) eta Tom Boonen (410) gainditu ditu.

Bradley Wiggins Tourrekoa irabazlea baino erregularragoa izan da Italiako Giroaren eta Espainiako Itzuliaren txapeldunordea. Lonbardiako eta Beijingeko probek ez dute sailkapenean aldaketarik eragin.

UCI WORLD TOURREKO SAILKAPENA

1. Joaquim RodrIguez (ESP/KATUSHA) 692 puntU
2. Bradley Wiggins (GBR/SKY) 601.
3. Tom Boonen (BEL/OMEGA PHARMAQ-S) 410.
4. Vincenzo Nibali (ITA/LIQUIGAS-CANNONDALE) 400.
5. Alejandro Valverde (ESP/MOVISTAR) 394.
6. Simon Gerrans (AUS/ORICA GREENEDGE) 390.
7. Chris Froome (GBR/SKY) 376.
8 Peter Sagan (SVQ/LIQUIGAS-CANNONDALE) 351.
9. Samuel S'nchez (ESP/EUSKALTEL) 332.
10. Rui Faria Da Costa (POR/MOVISTAR) 320.