Itxi

Txirrindularitza

Mallorca Challengea

Andratx-Mirador D'es Colomer Trofeoa bertan behera geratu da eguraldi txarragatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tropela osatzen zuten txirrindulariek martxa geldiarazi dute errepidean ordubete inguru zeramatenean, eta proba bertan behera uztea erabaki dute.

  • Challenge Ciclista Mallorca. Argazkia: EFE.

    Challenge Ciclista Mallorca. Argazkia: EFE.

Andratx-Mirador D'es Colomer Trofeoa, Mallorca Challengeko laugarren proba, bertan behera geratu da. Lehen 30 kilometroak egin dituzte, baina, baldintza meteorologiko arriskutsuek hainbat eroriko eragin ondoren, lasterketa eten dute.

Tropela osatzen zuten txirrindulariek martxa geldiarazi dute errepidean ordubete inguru zeramatenean, eta proba bertan behera uztea erabaki dute.

Igandean amaituko da Mallorca Challengea, Palma Sariarekin. Azken zirkuituan, ibilbide laua izango dute, eta sei itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, proba osatzeko.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
07 19:00 - 21:00 PALA | Mungiako Txapelketa: Maldonado-Urrutia vs Madariaga-Ibai Perez / Fusto-Alkorta vs Necol-Del Rio
08 22:15 - 00:30 PILOTA | Finalerdiak: Salaberria-Gaskue vs Zubizarreta III - Morgaetxebarria / Egiguren V-Bikuña vs Senar-Eskiroz

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…