Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Itzulia

Stork nagusitu da Serra de Tramuntana Trofeoan, eta Barrenetxea laugarren izan da

I. G. | EITB MEDIA

Jon Barrenetxea Movistar taldeko euskal txirrindulariak laugarren postuan bukatu du, podiumean sartzeko segundo bakarrera eta irabazlearengandik 25 segundora.

  • Florian Stork. Argazkia: EFE.

    Florian Stork. Argazkia: EFE.

Florian Stork Tudor Pro Cycling Team taldeko txirrindulari alemaniarrak irabazi du Serra de Tramuntana Trofeoa (Mallorcako Itzuliko hirugarren proba), Lluc eta Selva artean, 151 kilometroko ibilbidea eginda. Jon Barrenetxea Movistar taldeko euskal txirrindulariak, berriz, laugarren postuan bukatu du, podiumean sartzeko segundo bakarrera eta irabazlearengandik 25 segundora.

Jon Barrenetxea. Argazkia: Movistar Team

Jon Barrenetxea. Argazkia: Movistar Team

Euriak eta tenperatura baxuek markatutako lasterketan, Soller mendateko igoerak jardunaldian nabarmendu diren txirrindulariak aukeratu ditu. Morgadok eta Ulissik egin dute lehen erasoa jaitsieran, bederatzi txirrindulari atzetik zituztela, Barrenetxea tartean.

12 kilometroren faltan, 12 txirrindulari elkartu dira lasterketaren buruan, azken kilometroetara arte. Helmugarako 2,5 kilometro falta zirenean jo du erasoa Storkek, bakarrik helmugaratzeko. Martin Marcellusi italiarra (VF Group - Bardiani CSF – Faizane) izan da bigarren, eta Markus Hoelgaard norvegiarra (Uno-X Mobility), hirugarren.

Sailkapena

1 - STORK Florian (Tudor) 3:16:49

2 - MARCELLUSI Martin (VF Group - Bardiani CSF - Faizanè) +0:17

3 - HOELGAARD Markus (Uno-X) +0:30

4 - BARRENETXEA Jon (Movistar) d. b.

5 - GARCÍA PIERNA Raúl (Arkéa) d. b.

6 - MORGADO António (UAE) d. b.

7 - ULISSI Diego (Astana) d. b.

8 - HIRSCHI Marc (Tudor) d. b.

9 - VANDENABEELE Henri (Lotto) d. b.

10 - FIORELLI Filippo (VF Group - Bardiani CSF - Faizanè) d. b.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
02 16:00 - 17:00 HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak
02 17:15 - 20:00 PILOTA | Finalerdiak: Ezkurdia-Rezusta vs Peña II-Albisu

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen