Itxi

Txirrindularitza

Mallorca Challenge-a

Van den Bergek esprintean irabazi du Ses Salines Trofeoa

EITB MEDIA

Azken esprintean Kern Pharma taldeko Francisco Galvan eta Haimar Etxeberria txirrindulariak ere izan dira.

  • Marijn van den Berg. Argazkia: EFE.

    Marijn van den Berg. Argazkia: EFE.

EF Education-Easy Post taldeko Marijn van den Berg txirrindulari nederlandarrak irabazi du ostegun honetan Ses Salines Trofeoa (Mallorcako Challengeko bigarren proba), Colonia de Saint Jordiko azken esprint masiboan nagusituz. Azken esprint erabakigarri horretan izan dira Francisco Galvan eta Haimar Etxeberria Kern Pharmako txirrindulariak ere.

Hainbat ihesaldi saiakerak markatu dute jardunaldia, baina txirrindulari bakar bat ere ez da gai izan nabarmentzeko eta erritmo altuari eutsi dion tropelarekiko abantaila argia ateratzeko. Saiakera guztiak deuseztatuta geratu dira.

Azken txanpara arte ez du Van den Bergek erasoa bota, azken metroetan bere aurkariak gainditzeko. Anthony Turgisek (TotalEnergies) eta Erlend Blikrak (Uno-X Movility) osatu dute podiuma, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Sailkapena

1 - VAN DEN BERG Marijn (EF) 4:04:28

2 - TURGIS Anthony (TotalEnegies) d. b.

3 - BLIKRA Erlend (Uno-X) d. b.

4 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d. b.

5 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

6 - KANTER Max (XDS Astana) d. b.

7 - BOMBOI Davide (Unibet Tietema Rockets) d. b.

8 - SCHWARZBACHER Matthias (UAE) d. b.

9 - MALUCELLI Matteo (XDS Astana) d. b.

10 - GALVÁN Francisco (Kern Pharma) d. b.

11 - ETXEBERRIA Haimar (Kern Pharma) d. b.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
22 Zuzenean 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa (play-offa): Jaka-Imaz vs Peña II-Albisu

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen