Txirrindularitza
USADAren txostena
Lance Armstrongen taldekide ohiak: 'Akuri gisa erabili ziguten'
Erredakzioa
Del Moral doktoreak "txirrindulariei substantziak injektatzen zizkien, baina zer zen esan gabe, nahiz eta profesionalek galdetu", USADAko txostenak jakitera eman duenez.
-
Lance Armstrong. EFE
Armstrongi zazpi Tourrak kendu zizkion USADAk eta txostenean horretarako argudioak ematen ditu. Espainiako bi medikuak eta Jose Marti prestatzailea, mezularia, azaltzen dira txostenean. Beste talde batzuetako txirrindulariei dopin substantziak saldu zizkien Martik, txostenaren arabera.
Del Moral doktorea Johan Bruyneelekin batera ONCE taldetik US Postalera heldu zen 1999an. Del Moral doktoreak "txirrindulariei substantziak njektatzen zizkien, baina zer zen esan gabe, nahiz eta profesionalek galdetu", USADAko txostenak jakitera eman duenez.