Itxi

Txirrindularitza

Beijingeko Tourra (3. etapa)

Gavazzik irabazi du etapa eta Tony Martinek jarraitzen du lider

Erredakzioa

Daniel Martin (Garmin) izan da bigarren eta Edvald Boasson Hagen (Sky) hirugarren. Euskaltelek protagonismoa izan du. Nieve ihesaldian sartu da eta Igor Antonek eta Samu Sanchezek erasoak jo dituzte.

  • Argazkia: EFE

Francesco Gavazzik (Astana) irabazi du Beijingeko Tourreko hirugarren etapa. Mentougou eta Badaling artean korritu da 162 kilometroko etapa hau. Tony Martinek (Omega Pharma) lidergoari eutsi dio.

Gavazziren atzetik Daniel Martin (Garmin) eta Edvald Boasson Hagen (Sky) sartu dira. Tony Martinek, 40 segundoko abantaila du sailkapen nagusiko bigarrenarekin Gavazzirekin, eta 50 segundo ateratzen dizkio hirugarren sailkatuari, Daniel Martini.

Gaurkoan ere, Euskaltel protagonista izan da. Mikel Nieve eguneko ihesaldian sartu da. Igor Antonek eta Samuel Sanchezek erasoak jo dituzte azken txanpan, nahiz eta ez dute fruiturik jaso.