Txirrindularitza
1. etapa
Viviani, aurreneko liderra Beijingeko Itzulian
Erredakzioa
Liquigas taldeko txirrindulari italiarrak Andrew Fenn Edvald Boasson-Hagen gainditu ditu helmugan.
-
Txirrindularitza. Argazkia: EFE
Elia Viviani txirrindulari italiarrak irabazi du Beijingeko Tourraren lehen etapa. Aurreneko jardunaldia, 117 kilometrokoa, Txinako hiribuaren inguruetatik korritu da.
Jardunaldiko ihesaldia Marco Bandiera (Omega Pharma-QuickStep), Matthieu Lagadnous (FDJ-Big Mat), Adriano Malori (Lampre-ISD), Bert Jan Lindeman (Vacansoleil-DCM) eta Craig Lewis (Champion System) txirrindulariek osatu dute, baina helmugan esprinterrak izan dira nagusi.
Vivianik Andrew Fenn (Omega Pharma-Quick Step) eta Edvald Boasson-Hagen gainditu ditu azken metroetan.
Lehen etaparen sailkapena:
1. Elia Viviani (ITA/Liquigas) 2:37:49.
2. Andrew Fenn (GBR/Omega Pharma - Quick Step) d.b.
3. Edvald Boasson Hagen (NOR/Team Sky) d.b.
4. Kenny van Hummel (HOL/Vacansoleil) d.b.
5. Greg Henderson (NZL/Lotto) d.b.
6. Theo Bos (HOL/Rabobank) d.b.
7. Enrique Sanz (ESP/MOVISTAR) d.b.
8. Aidis Kruopis (LIT/Orica) d.b.
9. Alessandro Petacchi (ITA/Lampre) d.b.
10.Klaas Lodewyck (BEL/BMC Racing) d.b.