Txirrindularitza
39 urterekin
Vinokourovek erretiroa hartu du eta Astanako zuzendari izango da
Erredakzioa
Txapeldun olinpikoa izan zen Londreseko Olinpiar Jokoetan. 39 urterekin esan dio agur bere kirol ibilbideari. Omenaldia egingo diote igande honetan Monakon.
-
Alexander Vinokourov Londreseko Olinpiar Jokoetan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Alexander Vinokurovek erretiroa hartuko du, eta agur esango dio bere kirol ibilbideari. 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen Kazakhstanekoak. 39 urterekin hartu du erretiroa, baina Astanako zuzendari gisa jarraituko du.
Igande honetan omenaldia egingo diote Monakon, eta bertan esango dio agur ofiziala txirrindularitzari. Taldekide izan dituen hainbat txirrindulari, eta Jan Ullrich, Eddy Merckx eta Laurent Jalabert egongo dira Monakon.