Itxi

Txirrindularitza

Urriaren 7an

Euskaltelek Paris-Toursen zein ziklista arituko diren iragarri du

Erredakzioa

Denboraldiko azkenaurreko proba izango da talde laranjarentzat. Urriaren 14an Vendeeko Tourrarekin emango diote amaiera urteari.

  • Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

Euskaltel Euskadik urriaren 7an egingo den Paris-Tours proban parte hartuko du. Denboraldiko azken-aurreko proba izango da Euskaltelentzat. Talde laranjak, urriaren 14an emango dio amaiera denboraldiari Tour de Vendeen parte hartuta.

Alvaro Gonzalez de Galdeanok zuzenduko du taldea Paris-Toursean, eta txirrindulari hauek egongo dira proba honetan: Pablo Urtasun, Ruben Perez, Mikel Astarloza, Romain Sicard, Pierre Cazaux, Ricardo Garcia eta Adrian Saez de Arregi. Lasterketa Châteauneuf en Thymerais eta Tours artean egingo da, eta ibilbideak 233 kilometro izango ditu.