Itxi

Txirrindularitza

UCI

Euskaltel, World Tour lizentziaren zain

Erredakzioa

Talde laranja ez da UCIk argitaratu duen lehen zerrendan sartu. Alberto Contadorren Saxo Bank ere ez da zerrendan azaltzen, baina Movistarrek lizentzia lortu du.

  • Euskalteleko txirrindulari batzuk. Argazkia: EFE

UCIk WoldTourrerako lehen zerrenda argitaratu du, eta datorren urtean Zirkuitu Mundialean ariko diren lehen hamabi taldeak ezagutzera eman ditu. Talde horien artean ez da Euskaltel ageri, ezta Alberto Contadorren Saxo Bank ere. Bi talde hauek, beharrezko dokumentazio aurkeztu beharko dute UCIk ezartzen duen hurrengo eperako.

Movistar UCIren lehen zerrendan azaltzen da, beraz, talde espainiarra UCI WorldTourrean ariko da datorren denboraldian. Movistarrek UCIk eskatutako baldintzak betetzen ditu: taldearen aurrekontua, babeslearekin kontratua sinatuta izatea, bankuen bermeak eta gutxienez 10 txirrindulari nominan izatea.

2013. urterako UCI WorldTourrean parte hartzeko lizentzia duten taldeak:

- Astana
- BMC
- Cannondale
- Francaise des Jeux
- Katusha
- Lampre
- Movistar
- Omega Pharma Quick Step
- Orica GreenEdge
- Radioshack
- Sky
- Vacansoleil