Itxi

Txirrindularitza

Euskaltel-Euskadi

Samuel Sanchez: '2013ko Giroan parte hartzeko gogoak ditut'

Erredakzioa

Euskaltel-Euskadi taldeko asturiarrak datorren urteko Italiako Giroan egon nahi duela argi utzi du. Italiako itzuli mitikoan garaipena eskuratu nahi du Samuel Sanchezek.

  • Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

    Samuel Sanchez. Argazkia: EFE

Samuel Sanchez asturiarrak 2013ko Giroan parte hartu nahi duela azaldu du Il Lombardia proban bigarren postua lortu ostean. "Taldeak baimenarekin, datorren urteko Italiako Giroan egon nahi dut’, azaldu du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak.

"Vueltan bi podium eta beste bat Tourrean dauzkat, eta Espainiako itzulian bost etapa irabazi ditut eta beste bat Frantziako Tourrean. Soilik Giroan podiuma eta etapa gertzen zaizkit", azaldu du Samuel Sanchezek. Asturiarrak 2005eko Giroan soilik parte hartu du.