Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Kern Pharmak Ivan Sosa kolonbiarra fitxatu du

AGENTZIAK | EITB Media

Movistar Team taldean ibili da azken hiru denboraldietan, eta Nafarroako taldearen seigarren fitxaketa da.

  • Ivan Sosa. Argazkia: Kern Pharma

    Ivan Sosa. Argazkia: Kern Pharma

Kern Pharma taldeak Ivan Sosa txirrindulari kolonbiarra fitxatu du datorren denboraldirako, azken hiru denboraldiak Movistar Team taldean eman ondoren, eta Nafarroako taldearen seigarren fitxaketa da.

"Oso eskertuta nago Kern Pharma taldeari aukera honengatik. Nire erronkarik handiena neure buruarekin daukadala uste dut, lasterketetan parte hartzeko aukera emango didan maila ona izateko. Badakit elkarrekin eta gogor lan eginez helburu hori lor dezakegula", adierazi du Sosak.

26 urteko txirrindulariak 17 garaipen ditu profesionaletan, eta 2022an Asturiasko Itzulia eta Langkawiko Tourra eta 2021ean Proventzako Tourra ditu bere lorpen handienen artean.