Txirrindularitza
Fitxaketa
Paul Hennequinek Euskaltel-Euskadi taldearekin bat egingo du hurrengo bi denboraldietan
EITB MEDIA
Bordeleko (Frantzia) gaztea Nice Métropole Côte d'Azur taldean lehiatu da azken hiru urteetan, Frantziako egutegian lehiatzen. 2024 honetan, hainbat top10 pilatu ditu.
-
Paul Hennequin, artxiboko irudian. Argazkia: Fundación Euskadi
Paul Hennequinek (2002, Bordele) Euskaltel-Euskadi taldearekin bat egin du hurrengo bi denboraldietan, 2025ean eta 2026an. Gaztea Nice Métropole Côte d'Azur taldearekin lehiatu da azken hiru urteetan, Frantziako egutegian. 2024 honetan, hainbat top10 pilatu ditu eta, iaz, Aljeriako Tourra irabazi zuen.
Txirrindulari azkarra eta lehiakorra da, eta euskal taldeari bere maila eta abiadura gehitzeko batuko da Euskaltel-Euskadira: "Aurrera egiten jarraitzea espero dut, taldeari laguntzea eta emaitza hobeak lortzea. Azkarra eta txirrindulari erasokorra naiz; nahiago dut saiatu eta porrot egin, damutu baino".
Hennequin datorren denboraldiari begira baieztatutako Euskaltel-Euskadi taldearen laugarren fitxaketa da, Ander Ganzabal, Louis Sutton eta Jon Agirreren ondoren. Bestalde, Xabier Berasategiren kontratu berritzea eta Mikel Bizkarraren luzapena baieztatu ditu. Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Iker Bonillo, Victor de la Parte, Xabier Isasa, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia, berriz, dira 2025ean kontratua indarrean duten beste zazpi txirrindulariak.