Itxi

Txirrindularitza

Garaipen aparta

Rigoberto Uranek Gran Piemonte proba irabazi du

Erredakzioa

Sky taldeko kolonbiarrak Luca Paolini italiarra (Katusha) eta Gorka Verdugo nafarra (Euskaltel-Euskadi) gainditu ditu.

  • Rigoberto Uran Kataluniako Voltan. Argazkia: EFE

    Rigoberto Uran Kataluniako Voltan. Argazkia: EFE

Rigoberto Uran kolonbiarrak (Sky) Gran Piemonten garaipena eskuratu du, Luca Paolini (Katusha) eta Gorka Verdugo (Euskaltel-Euskadi) gaindituta. Uranek denboraldiko bere bigarren garaipena lortu du. Kolonbiarrak Kataluniako Voltan garaipen garrantzitsua lortu zuen, eta Londreseko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina jantzi zuen.

Lasterketa (Fossano-Biella, 188 kilometro) Favaroko azkeneko igoeran erabaki da. Rigoberto Uranek eta Henao taldekideak aurrera egin dute, eta atzetik Gorka Verdugo nafarra, Betancur, Santambrogio eta Paolini kolonbiarren gurpilera heldu dira. Helmugan Uran nagusitu da, eta Paolini eta Verdugo 6 segundora heldu dira.

Eguneko ihesaldian Lloyd (Lampre), Quintero (Colombia) eta Berdos (Utenisilnord) izan dira, baina tropelak aise hartu ditu.

Sailkapena:

1. Rigoberto Uran (Sky) 4:30:21
2. Luca Paolini (Katusha) a 6
3. Gorka Verdugo (Euskaltel-Euskadi) d.b.
4. Sergio Henao (Sky)
5. Carlos Betancur (Acqua&Sapone)
6. Mauro Santambrogio (BMC)
7. Greg Van Avermaet (BMC)
8. Daniele Bennati (RadioShack-Nissan)