Txirrindularitza
Cro Race 2024
Igor Arrieta bigarren izan da Cro Raceko hirugarren etapan
EITB Media
UAE Emirates taldeko euskal txirrindulariak bigarren postuan amaitu du hirugarren etapa, eta Brandon McNulty taldekideak irabazi du. Estatubatuarra da liderra; Nafarroakoa, aldiz, sailkapen nagusiko laugarrena da, liderrarekiko 36 segundora.
-
Brandon McNulty, 3. etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: @TeamEmiratesUAE
Igor Arrieta (UAE Emirates) euskal txirrindularia bigarren izan da Cro Raceko hirugarren etapan. Nafarroakoaren taldekide Brandon McNulty (UAE Emirates) izan da etapako irabazle eta sailkapen nagusiko liderrarekiko 26 segundora gurutzatu du helmuga.
Novi Vinodolski eta Opatija arteko etapan (89,5 km) nagusi izan da McNulty. Estatubatuarra ihes eginda iritsi da helmugara eta garaipena bereganatu du. Haren atzetik 15 txirrindulariko taldetxoa helmugaratu da, Igor Arrieta buru, 26 segundora. Talde horretan egon da Javier Ibañez (Caja Rural-Seguros RGA) arabarra ere, etapa 13. postuan amaituta.
Hala, bada, McNulty da lasterketako liderra. UEA Emirates taldeko ziklistak 30 segundoko errenta du Giovanni Lonadri (Polti Kometa) bigarrenarekiko eta 36 segundo ateratzen dizkie Tobias Lund Andersen (DSM-firmenich PostNL) hirugarrenari, Igor Arrieta laugarrenari eta Cyrus Monk (Q36.5 Pro) bosgarrenari.
Hirugarren etapa bukatuta, Arrietak 52 postu igo ditu sailkapen nagusian eta laugarren kokatu da.
3. etapako sailkapena:
1 - MCNULTY Brandon (UAE) 1:47:33
2 - ARRIETA Igor (UAE) +0:26
3 - ANDRESEN Tobias Lund (DSM) d. b.
4 -GANNA Filippo (INEOS) d. b.
5 - LØLAND Sakarias Koller (Uno) d. b.
6 - MAESTRI Mirco (Polti) d. b.
7 - CÔTÉ Pier-André (Israel) d. b.
8 - BARGUIL Warren (DSM) d. b.
9 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) d. b.
10 - HEIDUK Kim (INEOS) d. b.
--------------------------------------------------
13 - IBAÑEZ Javier (Caja Rural) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - MCNULTY Brandon (UAE) 7:56:38
2 - LONARDI Giovanni (Polti) +0:30
3 - ANDRESEN Tobias Lund (DSM) +0:36
4 - ARRIETA Igor (UAE) d. b.
5 - MONK Cyrus (Q36.5) d. b.
6 - WRIGHT Fred (Bahrain) +0:38
7 - MAESTRI Mirco (Polti) +0:40
8 - MIHOLJEVIC Fran (Bahrain) d. b.
9 - HEIDUK Kim (INEOS) d. b.
10 - FOLDAGER Anders (Jayco) +0:41