Txirrindularitza
Klasikoa
Alberto Contadorrek irabazi du Milan-Turin
Erredakzioa
Madrildarraren atzetik, Diego Ulissi (Lampre-ISD) italiarra sailkatu da, eta hirugarren, Fredrik Kessiakoff.
-
Alberto Contadorren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Alberto Contador espainiarrak (Saxo Bank-Tinkoff Bank) irabazi du Milan-Turin klasikoa. Probak 195 kilometro izan ditu eta helmuga Colle di Supergan kokatuta egon da.
Espainiako Itzulia irabazi berri duen Contadorrek azken kilometroan jo du erasora eta helmugara bakarrik heldu da. Hamabost segundora Diego Ulissi (Lampre-ISD) italiarra helmugaratu da eta hirugarren postuan Fredrik Kessiakoff sartu da. Joaquim "Purito" Rodriguez, laugarren.
Sailkapena:
.1. Alberto Contador (ESP-Saxo Bank-Tinkoff) 3:32:12
.2. Diego Ulissi (ITA-Lampre) 15
.3. Fredrik Kessiakoff (SUE-Astana) 24
.4. Joaquín Rodríguez (ESP) 36
.5. Carlos Betancur (COL) d.b.
.6. Fabio Taborre (ITA) 43
.7. Domenico Pozzovivo (ITA) 45
.8. Chris Sorensen (DIN) 46
.9. Vincenzo Nibali (ITA) 48
10. Franco Pellizotti (ITA) 53.