Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Ostiz 7. izan da Munduko Txapelketako junior mailako erlojupekoan; Arangurenek 33. bukatu du proba

EITB Media

Paula Ostiz Nafarroako txirrindulariak zazpigarren postuan amaitu du Munduko Txapelketako junior mailako erlojupekoa, Cat Ferguson txapeldunarekiko minutu bat eta 3 segundora. Irati Aranguren gipuzkoarrak 33. amaitu du, irabazlearekiko bi minutu eta 38 segundora.

  • Paula Ostiz

    Paula Ostiz, Munduko Txapelketako junior mailako erlojupekoan. Argazkia: @RFECiclismo

Paula Ostiz Nafarroako txirrindularia zazpigarren izan da Zuricheko (Suitza) Munduko Txapelketako junior mailako erlojupekoan, eta Irati Aranguren Gipuzkoako ziklistak 33. postuan amaitu du.

Zurichen hasi eta amaitutako erlojupekoak 18,8 kilometroko ibilbidea izan du. Ostiz Europako txapeldunak 24 minutu eta 53 segundoko marka egin du, eta Britainia Handiko Cat Ferguson txapeldunarekiko minutu eta hiru segundora amaitu du proba. Eslovakiako Viktoria Chladonova izan da bigarren, irabazlearekiko 34 segundora eta Britainia Handiko Imogen Wolff hirugarren 36ra.

Aranguren 33. izan da, Ferguson txapeldunarekiko bi minutu eta 38 segundora.

Sailkapena:

1 - FERGUSON Cat (Britainia Handia) 23.49,72
2 - CHLADONOVA Viktoria (Eslovakia) +0.34,30
3 - WOLFF Imogen (Britainia Handia) +0.36,60
4 - KNAVEN Fee (Herbehereak) +0.47,69
5 - AASEBØ Kamilla (Norvegia) +0.54,96
6 - BATES Lauren (Australia) +0.58,43
7 - OSTIZ Paula (Euskal Herria) +1.03,79
8 - BRÄUTIGAM Messane (Alemania) +1.09,27
9 - ARENS Megan (Herbehereak) +1.09,34
10 - SWIERENGA Sidney (Kanada) +1.09,37

----------------------------------------------------------

33 - ARANGUREN Irati (Euskal Herria) +2:38,36