Txirrindularitza
Munduko Txapelketa 2024
Ivan Romeo, 23 urtez azpiko erlojupeko munduko txapelduna; Beloki 35. izan da
EITB Media
Markel Beloki euskal txirrindulariak 35. postuan amaitu du Munduko Txapelketako erlojupeko proba. Ivan Romeo espainiarrak bereganatu ditu garaipena eta urrezko domina. Jakob Soderqvist suediarra izan da bigarren eta Jan Christen suitzarra hirugarren.
-
Ivan Romeo Munduko Txapelketako erlojupeko proban. Argazkia: @RFECiclismo
Markel Beloki euskal ziklista 35. izan da txirrindularitzako 23 urtez azpiko mailako Munduko Txapelketako erlojupekoan, Zurichen (Suitza) egindako proba Ivan Romeo txapeldunarekiko 3 minutu eta 13 segundora bukatuta.
Romeo izan da onena Gossau eta Zurich arteko 29,9 kilometroko ibilbidean. Valladolideko txirrindulariak 36 minutu eta 42 segundoko markarekin bereganatu du garaipena eta urrezko domina irabazi du. Jakob Soderqvist suediarra izan da bigarren, 32 segundora, eta Jan Christen suitzarra hirugarren, 40 segundora.
Sailkapena:
1 - ROMEO Ivan (Espainia) 36.42,70
2 - SÖDERQVIST Jakob (Suedia) +0.32,05
3 - CHRISTEN Jan (Suitza) +0.40,68
4 - SEGAERT Alec (Belgika) +0.54,09
5 - ORINS Robin (Belgika) +0.57,87
6 - RAFFERTY Darren (Irlanda) +1.01,52
7 - BEHRENS Niklas (Alemania) +1.08,23
8 - SHMIDT Artem (AEB) +1.10,04
9 - MOURIS Wessel (Herbehereak) +1.11,43
10 - RAFFERTY Adam (Irlanda) +1.17,67
------------------------------------------------------------------
35- BELOKI Markel (Euskal Herria) +3:13