Itxi

Txirrindularitza

Europako Txapelketa

Merlier, Europako txapeldun errepideko proban

EITB Media

Tim Merlierrek irabazi du Europako Txapelketako errepideko proba. Esprintean erabaki da irabazlea, eta azken metroetan belgikarra izan da azkarrena. Kooij herbeheretarra izan da bigarren eta Mihkels estoniarra hirugarren.

  • Tim Merlier

    Tim Merlier, Europako Txapelketan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Tim Merlierrek 2024ko bere hamalaugarren garaipena lortu du, Europako Txapelketako errepideko proba irabazita. Beraz, txirrindulari belgikarra da Europako txapelduna.

Belgikako Heusden-Zolder eta Hasselt arteko 222,9 kilometroko ibilbideari egin diote aurre ziklistek. Garailea, esprintean erabaki da; azken metroetan, 31 urteko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena. Olav Kooij herbneheretarra izan da bigarren eta Madis Mihkels estoniarra hirugarren.

Mathieu van der Poel herbeheretarraren eta Mads Pedersen danimarkarraren erasoak kontrolatu ostean, lasterketa Hasselteko helmugako azken zuzengunean erabaki da. Belgikako taldeak askatasuna eman die Merlierri eta Jasper Philipseni garaipena lehiatzeko. Azkenean, Philipsen laugarren izan da.

Sailkapena:

1 - MERLIER Tim (Belgika) 4:37:09

2 - KOOIJ Olav (Herbehereak) d. b.

3 - MIHKELS Madis (Estonia) d. b.

4 - PHILIPSEN Jasper (Belgika) d. b.

5 - KRISTOFF Alexander (Norvegia) d. b.

6 - PEDERSEN Mads (Danimarka) d. b.

7 - BITTNER Pavel (Txekia) d. b.

8 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Polonia) d. b.

9 - LAPORTE Christophe (Frantzia) d. b.

10 - KIRSCH Alex (Luxenburgo) d. b.