Txirrindularitza
Europako Txapelketa
Beloki 12. eta Vadillo 28. Europako Txapelketako 23 urtez azpiko mailako erlojupekoan
EITB MEDIA
Markel Belokik 12. postuan amaitu du txirrindularitzako Europako Txapelketako 23 urtez azpiko mailako gizonezkoen erlojupekoa, eta Eneritz Vadillok 28. postuan bukatu du emakumezkoen proba.
-
Eneritz Vadillo, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Markel Beloki eta Eneritz Vadillo euskal txirrindulariak 12. eta 28. izan dira, hurrenez hurren, Europako Txapelketako 23 urtez azpiko mailako erlojupeko probetan.
Gizonezkoetan, Markel Belokik 37 minutu eta 4 segundo behar izan ditu Heusden-Zolder eta Hasselt arteko 31,3 kilometroko ibilbidea osatzeko. Azkenean, 12. izan da, Alec Segaert txapeldunarekiko minutu bat eta 58 segundora. Jakob Soderqvist izan da bigarren, Segaertekiko 30 segundora, eta Wessel Mouris hirugarren, 34 segundora.
Bestalde, emakumezkoetan eta ibilbide berean, Eneritz Vadillok 45 minutu eta hamaika segundoko marka ezarri du helmugan; ondorioz, 28. postuan amaitu du proba, Anniina Ahtosalo txapeldunarekiko lau minutu eta 17 segundora. Antonia Niedermaier izan da bigarren, 29 segundora, eta Marie Schreiber hirugarren, 31ra.
Europako Txapelketako erlojupekoaren sailkapena, 23 urtez azpikoan
Emakumezkoen lasterketa
1 – AHTOSALO Anniina (Finlandia) 40:54
2 – NIEDERMAIER Antonia (Alemania) + 0:29
3 – SCHREIBER Marie (Luxenburgo) + 0:31
4 – LIECHTI Jasmin (Suitza) + 0:34
5 – KAGEVI Stina (Suedia) + 0:37
28 – VADILLO Eneritz (Euskal Herria) + 4:17
Gizonezkoen lasterketa
1 – SEGAERT Alec (Belgika) 35:06
2 – SÖDERQVIST Jakob (Suedia) + 0:30
3 – MOURIS Wessel (Herbehereak) + 0.34
4 – ORINS Robin (Belgika) + 0:57
5 – WEISS Fabian (Suitza) + 1:18
12 – BELOKI Markel (Euskal Herria) + 1:58