Itxi

Txirrindularitza

Europako Txapelketa

Paula Ostiz, junior mailako erlojupeko Europako txapelduna

EITB Media

Nafarroako txirrindularia izan da onena junior mailako Europako Txapelketako erlojupekoan. Urrezko domina jantzi du, Fee Knaven bigarrenari bi segundo aterata. Viktoria Chladonova izan da hirugarren, Ostizekiko 11 segundora.

  • Paula Ostiz

    Paula Ostiz, erlojupeko Europako txapelduna. Argazkia: @RFECiclismo

Paula Ostiz da junior mailako erlojupeko probako Europako txapelduna. Nafarroako txirrindularia onena izan da Heusden-Zolder eta Hasselt  arteko 13,3 kilometroko ibilbidean.

Ostizek 17 minutu eta 52 segundoko marka ezarri du helmugan, eta inork ezin izan du gainditu. Fee Knaven Nafarroakoaren marka haustetik gertu egon da, baina ezin izan du, eta bigarren amaitu du, txapeldunarekiko bi segundora. Ondorioz, Paula Ostizek urrezko domina irabazi du eta Herbeheretarrak zilarrezkoa.

Hirugarren postua eta brontzezko domina Viktoria Chladonovarentzat izan da. Eslovakiarrak Paula Ostizekiko 11 segundora bukatu du. Erlojupekoan lehiatu den beste euskalduna, Irati Aranguren, 21. izan da Ostizekiko minutu bat eta 18 segundora.

Iker Gomez, 24. gizonezkoetan

Iker Gomez euskal txirrindularia 24. izan da gizonezkoen junior mailako erlojupekoan. Nafarroakoak 39 minutu eta 29 segundo behar izan ditu Heusden-Zolder eta Hasselt arteko 31.3 kilometroko ibilbidea osatzeko. Michiel Mouris irabazlearekiko 2 minutu eta 21 segundora amaitu du Gomezek. Jasper Schoof izan da bigarren eta Paul Fietzke hirugarren.

EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILAKO EUROPAKO TXAPELKETAKO ERLOJUPEKOAREN SAILKAPENA:

1 - OSTIZ Paula (Euskal Herria) 0:17:52
2 - KNAVEN Fee (Herbehereak) +0:02
3 - CHLADONOVÁ Viktória (Eslovakia) +0:11
4 - AASEBØ Kamilla (Norvegia) +0:21
5 - ARENS Megan (Herbehereak) +0:36
6 - NOTHUM Gwen (Luxenburgo) +0:44
7 - KANKOVSKÁ Nela (Txekiar Errepublika) +0:45
8 - VIERSTRAETE Luca (Belgika) +0:49
9 - BRÄUTIGAM Messane (Alemania) +0:54
10 - SEYNAVE Ilken (Belgika) +0:55

GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO EUROPAKO TXAPELKETAKO ERLOJUPEKOAREN SAILKAPENA:

1 - MOURIS Michiel (Herbehereak) 37.08,609
2 - SCHOOFS Jasper (Belgika) +0:07
3 - FIETZKE Paul (Alemania) +0:23
4 - ŠUMPÍK Pavel (Txekiar Errepublika) +0:27
5 - KINGS Ian (Alemania) +0:35
6 - VAN KERCKHOVE Matisse (Belgika) 0:35
7 - FINN Lorenzo (Italia) +0:46
8 - ALVAREZ Hector (Espainia) +1:01
9 - ØRN-KRISTOFF Felix (Norvegia) +1:07
10 - MÄTIK Oliver (Estonia) +1:10
-----------------------------------------------------------------------------------
24 - GOMEZ Iker (Euskal Herria) +2:21