Txirrindularitza
Espainiako Vuelta (17. etapa)
Grovesek bereganatu du garaipena Santanderren, Vueltako 17. etapan
EITB Media
Kaden Groves nagusitu da Espainiako Vueltako 17. Etapan, esprintean Pavel Bittner eta Vito Braet menderatuta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon, eta Ben O'Connorrek jarraitzen du liderraren elastikoarekin.
-
Kaden Groves, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Kaden Grovesek (Alecin-Decuninck) irabazi du Espainiako Vueltako 17. etapa, Arnuero eta Santander artean jokatu dena, 141,5 kilometroko ibilbidearekin.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon, eta Ben O'Connorrek (Dectahlon AG2R La Mondiale) jarraitzen du lider, Primoz Roglicekiko (Red Bull-BORA hansgrohe) bost segundoko abantailarekin eta Enric Masekiko (Movistar) minutu eta 25 segundoko errentarekin.
Xabier Isasa (Euskaltel Euskadi) euskal txirrindularia izan da etapako protagonistetako bat, eguneko ihesaldian sartu baita Jonas Gregaard (Lotto Dstny), Thibaut Guernalec (Arkea B&B Hotels) eta Thomas Champion (Cofidis) ziklistekin batera.
Laukoteak tropelarekiko izandako abantaila handiena lau minutu eta erdikoa izan da. Momentu batean, Isasa atzean geratu da, baina lortu du lasterketa buruarekin berriz bat egitea.
Azken kilometroetan, tropelak erritmoa bizitu du, eta Kern Pharma eta Alpecin-Deceuninck taldeen lanari esker ihesaldiko laukotearekiko desabantaila murrizten hasi dira. Hala, bada, tropelak iheslariak harrapatu ditu, helmugarako 2,5 kilometro falta zirenean.
Amaierarako bi kilometro falta zirenean erasoa jo dute Enzo Leijnse (DSM-firmenich PostNL), Victor Campenaerts (Lott Dstny) eta Mauro Schmid (Jayco AlUla) txirrindulariek. Tropelari sustoa eman diote, baina ezin izan dute garaipena eskuratu.
Esprintean, Groves izan da onena, Pavel Bittner (DSM-firmenich PostNL) bigarren eta Vito Braet (Intrmarche-Wanty) hirugarren. Pau Miquelek (Kern Pharma) amaitu du laugarren eta Xabier Berastegik (Euskaltel Euskadi) hamargarren.
17. etapako sailkapena:
1 - GROVES Kaden (Alpecin) 3:32:14
2 - BITTNER Pavel (DSM) d. b.
3 - BRAET Vito (Intermarche) d. b.
4 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) d. b.
5 - STRONG Corbin (Israel) d. b.
6 - CAMPENAERTS Victor (Lotto) d. b.
7 - PLANCKAERT Edward (Alpecin) d. b.
8 - LE BERRE Mathis (Arkea) d. b.
9 - LIVYNS Arjen (Lotto) d. b.
10 - BERASATEGI Xabier (Euskaltel) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - O'CONNOR Ben (Decathlon) 65:09:00
2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 0:05
3 - MAS Enric (Movistar) + 1:25
4 - CARAPAZ Richard (EF) + 1:46
5 - LANDA Mikel (Soudal) + 2:18
6 - GAUDU David (Groupama) + 3:48
7 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 3:53
8 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 4:00
9 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 4:27
10 - SIVAKOV Pavel (UAE) + 5:19