Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Kern Pharmako Pablo Castrillo txirrindulariak bere bigarren etapa irabazi du Cuitu Negruko lainoan

EITB MEDIA

Horrela, talde nafarrak bigarren garaipena lortu du Vueltan. Aldi berean, Decathlon AG2R taldeko Ben O 'Connor australiarrak lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

  • Pablo Castrillo garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Pablo Castrillo garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Kern Pharma taldeko Pablo Castrillo txirrindulari espainiarrak irabazi du 2024ko Espainiako Vueltako hamabosgarren etapa igande honetan, Infiesto eta Valgrande-Pajares Cuitu Negru artean (143km), lainoak markatutako egunean. Horrela, talde nafarrak bigarren garaipena lortu du Vueltan. Aldi berean, Decathlon AG2R taldeko Ben O 'Connor australiarrak lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

Cabeza de Manzanedan ere etapa irabazi ondoren, Castrillo 3:45:51ko denborarekin helmugaratu da Cuitu Negrun. Ondoren Vlasov errusiarra heldu da 13 segundora eta gero Sivakov frantziarra 33 segundora.

Sailkapen nagusiko lehian, Enric Mas (Movistar Team) espainiarra izan da faboritoen artean onena, Primoz Roglic (Red Bull-BORA Hansgrohe) esloveniarrarekin batera, eta 38 segundoko aldea atera dio O 'Connor liderrari.

Gainera, Roglicek 20 segundoko zigorra jaso du Cuitu Negruko igoeran bizikletaz aldatu eta gero kotxera gerturatzeagatik.

Espainiako Vueltak bigarren eta azken atseden eguna izango du astelehen honetan, datorren asteartean beste etapa erabakigarri batekin hasi aurretik: Covadongako Lakuak, maila bereziko beste mendate batekin, % 7ko batez besteko maldan.

Etapako sailkapena

1. - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) 3:45:51

2. - VLASOV Aleksandr (Red Bull) + 0:12

3. - SIVAKOV Pavel (UAE) + 0:31

4. - MAS Enric (Movistar) + 1:04

5. - ROGLIC Primož (Red Bull) d. b.

6. - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 1:09

7. - CARAPAZ Richard (EF) + 1:13

8. - KUSS Sepp (Visma) + 1:22

9. - LANDA Mikel (Soudal) + 1:27

10. - GAUDU David (Groupama) + 1:37

Sailkapen nagusia

1. - O'CONNOR Ben (Decathlon) 60:19:22

2. - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 0:43

3. - MAS Enric (Movistar) +2:23

4. - CARAPAZ Richard (EF) + 2:44

5. - LANDA Mikel (Soudal) + 3:05

6. - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 4:33

7. - GAUDU David (Groupama) + 4:39

8. - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 4:40

9. - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 4:51

10. - SIVAKOV Pavel (UAE) + 5:12