Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Kaden Grovesek bigarren garaipena lortu du Villablinon

EITB MEDIA

Australiako esprinterrak Visma taldearen lana aprobetxatu du Vueltako bigarren garaipena lortzeko. Grovesek 4 ordu 21 minutu eta 34 segundoko denbora egin du, Wout Van Aert (Visma) belgikarra eta Corbin Strong (Israel) zeelandaberritarra atzean utzita.

  • Kaden Groves se impone ante Van Aert en Villablino Foto: EITB Media

    Kaden Groves se impone ante Van Aert en Villablino Foto: EITB Media

Kaden Groves (Alpecin) australiarrak irabazi du larunbat honetan 2024ko Vueltako hamalaugarren etapa, 200,5 kilometrokoa, Villafranca del Bierzo eta Villablino artean, Wout van Aert (Visma) belgikarrari esprintean irabazita. Ben O 'Connor (Decathlon) australiarrak, bestalde, liderraren elastikoari eutsi dio beste egun batez.

Helmugarako 20 kilometro baino gutxiago falta zirenean, tropelak azken iheslaria harrapatu du, Jhonatan Narvaez ekuadortarra (INEOS), eta Leitariegos lehen mailako mendatea igo du. Jaitsieran, Primoz Roglic esloveniarrak (BORA) zulatua izan du, eta pedalei gogor eragin behar izan die tropelera itzultzeko.

Taldeak euren liderrak posizionatzen joan dira, baina azkenean borroka Wout van Aert eta Grovesen artera mugatu da, eta australiarra Vueltako edizio honetan bigarren garaipena lortzeko buruz burukoan gailendu da.

Igande honetan, bestalde, 79. Espainiako Vueltako txirrindulariek probako hamabosgarren etapa jokatuko dute, goi mendikoa. Asturiasko Infisto herrian hasi eta Valgrande-Pajares eski-estazioan amaituko da hori, eta 143 kilometroko ibilbidea izango du.

Etaparen sailkapena

1 - GROVES Kaden (Alpecin) 4:21:34

2 - VAN AERT Wout (Visma) m.t.

3 - STRONG Corbin (Israel) m.t.

4 - VACEK Mathias (Lidl)  m.t.

5 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) m.t.

6 - BARONCINI Filippo  (UAE) m.t.

7 - GUGLIELMI Simon (Arkéa Pharma) m.t.

8 - LIVYNS Arjen (Lotto) m.t.

9 - BERASATEGI Xabier (Euskaltel-Euskadi) m.t.

10 - CANAL Carlos (Movistar) m.t.

Sailkapen orokorra

1 - O'CONNOR Ben (Decathlon) 56:31:49

2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 1:21

3 - MAS Enric (Movistar) +3:01

4 - CARAPAZ Richard (EF) + 3:13

5 - LANDA Mikel (Soudal) + 3:20

6 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 4:12

7 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 4:29

8 - GALL Felix (Decathlon) + 4:42

9 - GAUDU David (Groupama) + 4:44

10 -YATES Adam (UAE) + 5:17