Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Wout van Aertek hirugarrenez irabazi du Espainiako Vueltan, eta Ben O'Connorrek maillot gorriari eutsi dio

EITB MEDIA

Visma taldeko txirrindulari belgikarrak Groupamako Quentin Pacher menderatu du Baionako helmugan; izan ere, biek ala biek jokatu dute garaipena. Euskaltel-Euskadiko Txomin Juaristi seigarren helmugaratu da. Sailkapen nagusian ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.

  • Van Aert, hirugarren aldiz garaituta. Argazkia: EFE.

    Van Aert, hirugarren aldiz garaituta. Argazkia: EFE.

Visma-Lease a bike taldeko Wout van Aert txirrindulari belgikarrak irabazi du 2024ko Espainiako Vueltako hamargarren etapa, asteartean, Baionan (Galizia), eta Decathlon-AG2R taldeko Ben O'Connor ziklista australiarrak, beste egun batez, lasterketako liderrari dagokion mailot gorriari eustea lortu du.

Van Aertek, testuinguru horretan, hirugarren etapa-garaipena eskuratu du 79. Espainiako Vueltan; horrez gain, bi egunez sailkapen nagusiko aurreneko postuan izan zen, eta nagusitasun handiz dabil lehen tokan puntukako sailkapenean. Hamargarren etapa honetan, eguneko ihesaldian sartu da, eta Groupama taldeko Quentin Pacherrekin izan du jokoan garaipena; esprintean, argi gailendu da Van Aert.

Bikain ibili da Txomin Juaristi Euskaltel-Euskadiko bizkaitarra, seigarren postua lortuta; sailkapen nagusian, ez da aldaketa esanguratsurik izan, eta Mikel Landak (Soudal) bosgarren jarraitzen du.

2024ko Espainiako Vueltak, asteazkenean, hamaikagarren etapa izango du jokoan. 166,6 kilometroko ibilbidea duela, lasterketa Cortizo Teknologia Kanpusean hasi eta amaituko da.

Etapako sailkapena

1 - VAN AERT Wout (Visma) 3:50:47

2 - PACHER Quentin (Groupama) + 0:03

3 - SOLER Marc (UAE) + 2:01

4 - LECERF William Junior (Soudal) d. b.

5 - HOLLMANN Juri (Alpecin) d. b.

6 - JUARISTI Txomin (Euskaltel) + 5:13

7 - NARVAEZ Jhonatan (INEOS) + 5:31

8 - KUNG Stefan (Groupama) d. b.

9 - BENNETT George (Israel) d. b.

10 - TEJADA Harold (Astana) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - O'CONNOR Ben (Decathlon) 40:05:54

2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 3:53

3 - CARAPAZ Richard (EF) + 4:32

4 - MAS Enric (Movistar) + 4:35

5 - LANDA Mikel (Soudal) + 5:17

6 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 5:29

7 - YATES Adam (UAE) + 5:30

8 - GALL Felix (Decathlon) d. b.

9 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 6:00

10 - GAUDU David (Groupama) + 6:32