Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta, 7. etapa

Wout van Aertek irabazi du Kordoban amaitutako etapa, ekitaldi honetako bere bigarren garaipena lortuta

Agentziak | EITB MEDIA

Euskaltel Euskadiko Xabier Isasak 130 kilometro luze eman ditu bakarrik ihes eginda, baina Urretxuko ziklistaren abentura helmugarako 40 kilometrora amaitu da.

  • Wout van Aert, Kordobako helmugan sartzen

    Wout van Aert, Kordobako helmugan sartzen. Argazkia: Efe.

Wout van Aert txirrindulari belgikarrak (Team Visma-Lease a Bike) esprintean irabazi du Espainiako Vueltako zazpigarren etapa. Guztira, 180,5 kilometro egin dituzte Archidona eta Kordoba artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Ben O'Connor australiarrak (Decahtlon-AG2R La Mondiale Team) lider jarraitzen du, bigarren egunez jarraian.

Van Aertek etekina atera dio bere taldeak eta bereziki Sepp Kuss iazko Vueltako irabazleak ihes egiteko saioak kontrolatzeko egindako lan bikainari. Azken esprintean bera izan da azkarrena, eta ekitaldi honetako bere bigarren garaipena lortu du horrela.

Xabier Isasa Euskatel Euskadiko gipuzkoarra eguneko ihesaldiko protagonista izan da. 130 kilometro luze eman ditu ihes eginda, helmugarako 40 kilometrora harrapatu duten arte. Helmugan, lehen euskal txirrindularia Mikel Landa izan da, 32. postuan. Sailkapen nagusian, murgiarra 12. postuan dago.

Larunbat honetan, zortzigarren etapa korrituko dute, 159 kilometrokoa, Ubeda eta Cazorla artean. Helmuga hirugarren mailako mendate batean kokatu dute, eta ihesaldi batek aukera izan lezake helmugaraino heltzeko.

Etapako sailkapena

1 - VAN AERT Wout (Visma) 4:15:39

2 - VACEK Mathias (Lidl) d. b.

3 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) d. b.

4 - KÜNG Stefan (Groupama) d. b.

5 - HERMANS Quinten (Alpecin) d. b.

6 - PACHER Quentin (Groupama) d. b.

7 - ROTA Lorenzo (Intermarché) d. b.

8 - TEJADA Harold (Astana) d. b.

9 - POOLE Max (dsm) d. b.

10 - BENNETT George (Israel) d. b.

 

Sailkapen orokorra

1 - O'CONNOR Ben (Decathlon) 27:44:07

2 - ROGLIC Primož (Red Bull) + 4:45

3 - ALMEIDA João (UAE) + 4:59

4 - MAS Enric (Movistar) + 5:23

5 - RODRÍGUEZ Cristián (Arkéa) + 5:26

6 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 5:29

7 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) + 5:32

8 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 5:35

9 - GALL Felix (Decathlon) + 5:38

10 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 5:49