Txirrindularitza
Espainiako Vuelta
Jon Aberasturik Espainiako Vuelta utzi du arnas infekzio batengatik
EITB MEDIA
Aberasturik hirugarren postua lortu zuen Vueltako hirugarren etapan joan den astelehenean, bere taldetik tiraka, baina seigarren jardunaldian lasterketa utzi behar izan du.
-
Jon Aberasturi Espainiako Vueltan. Argazkia: Euskaltel-Euskadi
Jon Aberasturi Euskaltel-Euskadiko txirrindulari gasteiztarrak 2024ko Espainiako Vuelta utzi behar izan du arnas infekzio baten ondorioz, taldeak sare sozialetan iragarri duenez.
Aberasturik hirugarren postua lortu zuen Vueltako hirugarren etapan joan den astelehenean, bere taldetik tiraka, baina seigarren jardunaldian lasterketa utzi behar izan du.