Itxi

Txirrindularitza

Espainiako VUelta 2024

Van Aertek irabazi du Vueltako hirugarren etapa eta Jon Aberasturi hirugarren izan da

EITB Media

Wout van Aertek lidertza sendotu du Espainiako Vueltako hirugarren etapa esprintean irabazita. Kaden Groves izan da bigarren eta Jon Aberasturi hirugarren.

  • Wout van Aert

    Wout van Aerten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Wout van Aertek (Visma-Lease a Bike) irabazi du Espainiako Vueltako hirugarren etapa, Lousa eta Castelo Branco artekoa (191,2 kilometro) eta sailkapen nagusiko lidertza sendotu du.

Garaipena esprintean erabaki da, eta azken metroetan Van Aert izan da onena. Kaden Grovesek (Alpecin Deceuninck) gurutzatu du helmuga bigarren postuan eta Jon Aberasturik (Euskaltel Euskadi) gasteiztarrak hirugarrenean.

Eguneko ihesaldia Euskaltel Euskadiko Luis Angel Matek eta Xabier Isasak osatu dute, Kern Pharmako Ibon Ruiz eta Unai Iribarrekin batera. Tropelak kontrolpean izan du ihesaldia. Isasa saiatu da gehien, eta etapa amaitzeko 38 kilometro falta zirenean bakarrik geratu lasterketa buruan, baina helmugarako 20 kilometrora tropelak harrapatu du.

Van Aertek 10 segundoko gainsaria jaso du; beraz, sailkapen nagusian Brandon McNulty (UAE Emirates) bigarrenari 13 segundo ateratzen dizkio eta 15 Mathias Vacek hirugarrenari.

3. etapako sailkapena:

1 - VAN AERT Wout (Visma) 4:40:42
2 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.
3 - ABERASTURI Jon (Euskaltel) d. b.
4 - MARIT Arne (Intermarche) d. b.
5 - BITTNER Pavel (DSM) d. b.
6 - STRONG Corbin (Israel) d. b.
7 - LIVYNS Arjen (Lotto) d. b.
8 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.
9 - SOTO Antonio Jesús (Kern Pharma) d. b.
10 - CANAL Carlos (Movistar) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VAN AERT Wout (Visma) 10:05:59
2 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:13
3 - VACEK Mathias (Lidl) +0:15
4 - KÜNG Stefan (Groupama) +0:19
5 - AFFINI Edoardo (Visma) +0:21
6 - SCHMID Mauro (Jayco) +0:29
7 - ROGLIC Primož (Red Bull) +0:30
8 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) +0:31
9 - ALMEIDA João (UAE) +0:32
10 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) +0:33