Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta

Grovesek irabazi du bigarren etapa azken esprintean, eta Van Aert lider jarri da Vueltan

EITB MEDIA

Bestalde, Euskaltel-Euskadi taldeko Jon Aberasturi eta Gotzon Martin euskal txirrindulariak 7. eta 13. postuan helmugaratu dira, hurrenez hurren.

  • Kaden Groves eskuak altxatzen helmugan. Argazkia: EFE

    Kaden Groves eskuak altxatzen helmugan. Argazkia: EFE

Kaden Groves (Alpecin Deceuninck) australiarrak irabazi du Espainiako Vueltako bigarren etapa, Cascais eta Ourem artean (194 kilometro) lehiatu dena, eta Wout van Aert (Visma) belgikarra jarri da lider.

Eguneko ihesaldiak Luis Angel Mate (Euskaltel-Euskadi) eta Ibon Ruiz (Kern Pharma) izan ditu protagonista. Lasterketa hasieratik gidatu dute, Lago Azul mendatera lehenik iritsiz, etapako laugarren mailako bi mendateetan lehena. Tropelari hiru minutu inguruko aldea atera diote, eta 50 kilometroren faltan harrapatu dituzte.

Etapa Batalha mendateko igoerak (txirrindularien eta publikoaren artean izandako istripuak) eta azken esprintak markatu dute. Hala, Grovesek laugarren garaipen partziala lortu du Espainiako Vueltan.

Groves Van Aerten aurka borrokatu da. Van Aertek goizegi abiatu du esprinta, eta justu-justu salbatu du bigarren postua, Corbin Strong (Israel-Premier Tech) atzetik iritsi baita. Horrela, belgikarra, hobariei eta Lisboako hasierako erlojupekoan egindako denbora onari esker, Vuelta honetako lider jarri da.

Etapako sailkapena

1 - GROVES Kaden (Alpecin) 5:12:55

2 - VAN AERT Wout (Visma) d. b.

3 - STRONG Corbin (Israel) d. b.

4 - MIQUEL Pau (Kern Pharma) d. b.

5 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) d. b.

6 - BITTNER Pavel (DSM) d. b.

7 - ABERASTURI Jon (Euskaltel) d. b.

8 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

9 - RIVERA Brandon Smith (INEOS) d. b.

10 - BARONCINI Filippo (UAE) d. b.

13 - MARTÍN Gotzon (Euskaltel) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - VAN AERT Wout (Visma) 5:25:27

2 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:03

3 - VACEK Mathias (Lidl) + 0:05

4 - KUNG Stefan (Groupama) + 0:09

5 - AFFINI Edoardo (Visma) + 0:11

6 - ROGLIC Primož (BORA) + 0:20

7 - ARMIRAIL Bruno (AG2R) + 0:21

8 - ALMEIDA Joao (UAE) + 0:22

9 - OLIVEIRA Nelson (Movistar) + 0:23

10 - LIPOWITZ Florian (BORA) +0:24