Itxi

Txirrindularitza

2024ko Poloniako Itzulia

Vingegaardek irabazi du Poloniako Itzulia eta Kooijek azken etapa

EITB Media

2024ko Poloniako Itzuliko azken etapa esprintean erabaki da, eta Olav Kooij izan da onena azken metroetan, Merlier eta Thijssen menderatuta. Lasterketa Jonas Vingegaardek irabazi du, Ulissi izan da bigarren, 13 segundora, eta Kelderman hirugarren, 20ra.

  • Jonas Vingegaard

    Jonas Vingegaard, 2024ko Poloniako Itzuliko irabazlea, podiumean. Argazkia: EFE

Jonas Vingegaardek (Visma-Lease a Bike) irabazi du 2024ko Poloniako Itzulia, eta Olav Kooij taldekideak azken etapa, esprintean. Zazpigarren etapa Wieliczka eta Krakovia artean jokatu da. Vingegaardek ez du arazorik izan Diego Ulissi (UAE Team Emirates) italiarrariekiko zuen 13 segundoko abantailari eusteko.

Zazpigarren etapako garailea esprintean erabaki da, eta azken metroetan Kooij izan da onena, Tim Merlier (Soudal Quick-Step) eta Gerben Thijssen (Intermarché-Wanty) menderatuta.

Sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard geratu da lehen postuan, Diego Ulissi izan da bigarren, 13 segundora, eta Wilco Kelderman hirugarren, 20ra.

7. etapako sailkapena:

1 - KOOIJ Olav (Visma) 3:04:08
2 - MERLIER Tim (Soudal) d. b.
3 - THIJSSEN Gerben (Intermarche) d. b.
4 - VAN UDEN Casper (DSM) d. b.
5 - PLOWRIGHT Jensen (Alpecin) d. b.
6 - MEEUS Jordi (Red Bull-BORA) d. b.
7 - REINDERS Elmar (Jayco) d. b.
8 - NAESEN Oliver (Decathlon) d. b.
9 - SWIFT Ben (INEOS) d. b.
10 - THEUNS Edward (Lidl) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VINGEGAARD Jonas (Visma) 24:26:22
2 - ULISSI Diego (UAE) +0:13
3 - KELDERMAN Wilco (Visma) +0:20
4 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) +0:33
5 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:37
6 - MOHORIC Matej (Bahrain) +0:44
7 - ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) d. b.)
8 - VOISARD Yannis (Tudor) +0:49
9 - HONORÉ Mikkel Frølich (EF E) d. b.
10 - ONLEY Oscar (DSM)-+0:53