Itxi

Txirrindularitza

Poloniako Tourra

Tim Wellensek irabazi du Poloniako Tourreko erlojupekoa, eta Jonas Vingegaardek maillot horia eskuratu du

EITB MEDIA

UAE Emirateseko txirrindulari belgikarra, etapan, Vismako ziklista baino bederatzi segundo azkarrago ibili da. Wilco Kelderman Vingegaarden taldekidea bigarren dabil sailkapen nagusian, eta 24 segundora du danimarkarra.

3:44

UAE Emirates taldeko Tim Wellens txirrindulari belgikarrak irabazi du 2024ko Poloniako Tourreko bigarren etapa, alegia, 15,4 kilometroko banakako erlojupekoa; halaber, Visma-Lease a bike taldeko Jonas Vingegaard ziklista danimarkarra sailkapen nagusiko aurreneko postura igo da, eta Lidl-Trekeko Thibau Nysek zuen maillot horia jantzi du.

Wellens, etapan, bigarren denborarik onena egin duen Vingegaard baino bederatzi segundo azkarrago ibili da. Gainera, Wilco Kelderman Vingegaarden taldekidea bigarren dabil sailkapen nagusian, eta 24 segundora du danimarkarra.

Lasterketan dabiltzan bi euskal txirrindulariei dagokienez, Q36.5 taldeko Xabier Mikel Azparrenek 1:49 galdu du, eta Bahrain Victoriouseko Pello Bilbaok, aldiz, 3:49.

Asteazkenean, 2024ko Poloniako Tourrak hirugarren etapa jarriko du jokoan; 156,5eko ibilbidea izango du horrek, Walbrzychen hasiko da, eta Duszniki-Zdrojen amaitu.

Etapako sailkapena

1 - WELLENS Tim (UAE) 23:59

2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 0:09

3 - GROBSCHARTNER Felix (UAE) + 0:15

4 - ONLEY Oscar (DSM) m. t.

5 - SCHACHMANN Maximilian (Red Bull) + 0:21

6 - ULISSI Diego (UAE) + 0:34

7 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) + 0:39

8 - GARCIA PIERNA Raúl (Arkea) + 0:40

9 - CHRISTEN Jan (UAE) + 0:41

10 - GREGOIRE Romain (Groupama) + 0:42

Sailkapen nagusia

1 - VINGEGAARD Jonas (Visma) 4:01:27

2 - KELDERMAN Wilco (Visma) + 0:24

3 - ULISSI Diego (UAE) + 0:25

4 - GREGOIRE Romain (Groupama) + 0:33

5 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) + 0:37

6 - ZAMBANINI Edoardo (Bahrain) + 0:45

7 - VOISARD Yannis (Tudor) + 0:49

8 - MOHORIC Matej (Bahrain) d. b.

9 - HONORE Mikkel Frolich (EF Education) d. b.

10 - GROBSCHARTNER Felix (UAE) + 0:50