Itxi

Txirrindularitza

BIGARREN GARAIPENA

Kool berriro ere garaile esprintean, Frantziako Tourreko bigarren etapan

A. A. | EITB MEDIA

DSM taldeko esprinterrak Lorena Wiebes eta Marienne Vos gainditu ditu Rotterdameko helmugan.

  • Charlotte Koolek Frantziako Tourreko bigarren garaipena eskuratu du. Argazkia: EFE

    Charlotte Koolek Frantziako Tourreko bigarren garaipena eskuratu du. Argazkia: EFE

Charlotte Kool txirrindulari herbeheretarrak, lasterketako uneko liderrak, irabazi du astearte goizean Dordrecht eta Rotterdam herrien artean jokatu den Frantziako Tourreko bigarren etapa laburra (69,7 km). DSM taldeko kidea tropeleko azkarrena izan da berriro, eta bere bigarren etapa garaipena lortu du jarraian.

Ibilbidea egokia zen garaipena esprintean erabaki zedin, eta hala gertatu da, nahiz eta hainbat ihesaldi saiakera eta eroriko izan diren etapan zehar. Azkenean, Lorena Wiebes (SD Worx) gailenduko zela zirudien esprintaren lekuko izan da Rotterdameko iritsiera; hala ere, azken metroetan Kool herrikidea nagusitu da. Hirugarren postuan beste herbeheretar bat sartu da: Marianne Vos (Visma).

Horrela, Koolek sailkapen nagusiko buruan jarraitzen du, Anniina Ahtosalo finlandiarrari (Uno X) eta Wiebesi 14 segundoko aldea aterata.

Lehiak arratsaldean izango du jarraipena hirugarren etaparekin, hau da, Rotterdam barrena jokatuko den 6,3 kilometroko erlojupeko labur batekin, hain zuzen ere.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - KOOL Charlotte (dsm) 1:32:49

2 - WIEBES Lorena (SD Worx) d.b.

3 - VOS Marianne (Visma) d.b.

4 - HENTTALA Lotta (EF) d.b.

5 - BALSAMO Elisa (Lidl-Trek) d.b.

6 - BARBIERI Rachele (dsm) d.b.

7 - DE ZOETE Mylène (CERATIZIT) d.b.

8 - COLES-LYSTER Maggie (Roland) d.b.

9 - ALZINI Martina (Cofidis) d.b.

10 - PIETERSE Puck (Fenix-Deceuninck) d.b.


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - KOOL Charlotte (dsm) 4:20:09

2 - AHTOSALO Anniina (Uno-X) +0:14

3 - WIEBES Lorena (SD Worx) d.b.

4 - VOS Marianne (Visma)+0:16

5 - BALSAMO Elisa (Lidl - Trek) d.b.

6 - HENTTALA Lotta (EF) +0:20

7 - DE ZOETE Mylène (CERATIZIT) d.b.

8 - FAHLIN Emilia (Arkéa) d.b.

9 - SCHWEINBERGER Kathrin (CERATIZIT) d.b.

10 - (LE COURT) PIENAAR Kimberley (AG Insurance) d.b.