Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Charlotte Koolek irabazi du, esprintean, Frantziako Tourreko lehenengo etapa, eta maillot horia jantzi du

EITB MEDIA

DSMko txirrindulari herbeheretarrak, azken metroetan, Anniina Ahtosalo (Uno X) eta Elisa Balsamo (Lidl) hartu ditu mendean, Hagan. Laboral Kutxako Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban tropelean helmugaratu dira, eta Cristina Tonetti taldekidea mendiko sailkapeneko liderra da.

  • Charlotte Koolek eskuratu du garaipena, Hagan, lehenengo etapan. Argazkia: EFE.

    Charlotte Koolek eskuratu du garaipena, Hagan, lehenengo etapan. Argazkia: EFE.

DSM taldeko Charlotte Kool txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa, astelehenean, esprintean, Hagan, eta, ondorioz, lasterketako sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, lider. Koolek, azken metroetan, Anniina Ahtosalo (Uno X) eta Elisa Balsamo (Lidl-Trek) hartu ditu mendean. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban tropelean helmugaratu dira, irabazleak markatutako denbora bera eginda, eta Cristina Tonetti taldekidea mendiko sailkapeneko liderra da, probako lehen eguna amaituta.

Etapako ihesaldian izan da Tonetti, eta horrenbestez jantzi du mendiko sailkapeneko maillota; izan ere, bi puntu eskuratu ditu, euskal taldea Frantziako Tourrean aritu den aurreneko egunean; gainera, Yurani Blanco ere igo da podiumera, ziklista saiatuenaren saria irabazi baitu. Sailkapen nagusiko lehian dauden txirrindularien artean, ez da alderik izan; Rotterdamen hasi eta Hagan amaitu den etapa, hortaz, esprintean erabaki da, eta DSMko herbeheretarra izan da azkarrena.

Asteartean, hilaren 13an, bigarren eta hirugarren etapak jokatuko dituzte. Bigarrenak, goizean, 67,9 kilometroko ibilbidea du, eta Dordrechten hasi eta Rotterdamen amaituko da; hirugarrena, ordea, arratsaldez egingo dute, Rotterdamen, eta 6,3 kilometroko erlojupekoa izango da. Han izango dira, ziur aski, faboritoen arteko aurreneko aldeak.

Etapako sailkapena

1 - KOOL Charlotte (DSM) 2:47:40

2 - AHTOSALO Anniina (Uno-X) d. b.

3 - BALSAMO Elisa (Lidl) d. b.

4 - HENTTALA Lotta (EF) d. b.

5 - VOS Marianne (Visma) d. b.

6 - PIKULIK Daria (Human) d. b.

7 - DE ZOETE Mylene (CERATIZIT) d. b.

8 - LE COURT Kimberley (AG) d. b.

9 - FAHLIN Emilia (Arkea) d. b.

10 - VAS Blanka (SD Worx) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - KOOL Charlotte (DSM) 2:47:30

2 - AHTOSALO Anniina (Uno-X) + 0:04

3 - BALSAMO Elisa (Lidl) + 0:06

4 - HENTTALA Lotta (EF) + 0:10

5 - VOS Marianne (Visma) d. b.

6 - PIKULIK Daria (Human) d. b.

7 - DE ZOETE Mylene (CERATIZIT) d. b.

8 - LE COURT Kimberley (AG) d. b.

9 - FAHLIN Emilia (Arkea) d. b.

10 - VAS Blanka (SD Worx) d. b.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
30 09:30 - 14:30 TXIRRINDULARITZA | L. Gorlako Igoera
15 11:15 - 11:45 ''HELMUGA'' saioa
30 12:00 - 14:00 SASKIBALOIA | Lointek Gernika vs Kutxabank Araski
30 15:10 - 16:30 PILOTA | ETB Kantxa Solasean: Binakako finalari buruzko saio berezia
30 16:00 - 18:00 EHF EUROPA LIGA | Final-laurdenak: HSG Blomberg-Lippe vs Super Amara Bera Bera
30 16:30 - 20:00 PILOTA | Binakako finala: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II
31 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic vs Osasuna partidako laburpena

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…