Txirrindularitza
Victor Cabedoren heriotza
Miguel Madariaga: 'Oso mingarria da'
Erredakzioa
"Une zail ugari egon dira, baina inoiz ez dut txirrindulari gazte baten heriotza bizi", aitortu du Euskaltel-Euskadiko managerrak.
Victor Cabedo txirrindulariaren heriotza bere ibilbideko unerik gogorrena dela adierazi du Miguel Madariaga Euskatel-Euskadiko managerrak. "Oso mingarria da", esan du Madariagak, hunkituta.
"Une zail ugari egon dira, baina inoiz ez dut txirrindulari gazte baten heriotza bizi", aitortu du Madariagak, Sagasti, Laiseka edo Alberto Lopez de Muniain txirrindularien erorikoak gogora ekarrita.
Cabedoren istripuaren berri txirrindulariaren anai batek eman diola gaineratu du Euskaltel-Euskadiko managerrak.