Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Pavel Bittnerrek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta sailkapen nagusiko liderra da

EITB MEDIA

DSM taldeko txirrindulari txekiarra izan da azkarrena Burgosko helmugan; Giacomo Nizzolo (Q36.5) eta Ivan Garcia Cortina (Movistar) sailkatu dira bigarren eta hirugarren tokietan.

3:04

DSM taldeko Pavel Bittner txirrindulari txekiarrak irabazi du 2024ko Burgosko Itzuliko lehenengo etapa, astelehenean, Burgosen, esprintean, eta, horrenbestez, lasterketako lehen liderra da.

Probako aurreneko etapa hau esprintean jokatu dute, eta hori aurreikuspenetan zegoen; hori bai, hiru gizon izan dira protagonistak, eguneko ihesaldian: Iker Mintegi (Euskaltel-Euskadi), Rodrigo Alvarez (Burgos BH) eta Diego Pablo Sevilla (Polti Kometa). Ia bi minutu eta erdiko aldea izan dute, baina tropelak harrapatu egin ditu hizo ziklista horiek, kilometro erabakigarrienak jokatu aurretik.

Azken metroetan, Bittner gazteak, 21 urtekoa bera, nagusitasunez eta argi irabazi du.

Asteartean, Burgosko Itzuliaren bigarren etapa jokatuko dute. Valle de Menatik irten eta Ojo Guareñan amaituko da, eta 161 kilometroko ibilbidea izango du.

Etapako sailkapena

1 - BITTNER Pavel (DSM) 4:02:26

2 - NIZZOLO Giacomo (Q36.5) d. b.

3 - GARCIA CORTINA Ivan (Movistar) d. b.

4 - AFFINI Edoardo (Visma) d. b.

5 - OLIVEIRA Ivo (UAE) d. b.

6 - SCHELLING Ide (Astana) d. b.

7 - MAYRHOFER Marius (Tudor) d. b.

8 - HEIDUK Kim (INEOS) d. b.

9 - EWAN Caleb (Jayco) d. b.

10 - DE PESTEL Sander (Decathlon) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - BITTNER Pavel (DSM) 4:02:16

2 - NIZZOLO Giacomo (Q36.5) + 0:04

3 - GARCIA CORTINA Ivan (Movistar) + 0:06

4 - POOLE Max (DSM) + 0:07

5 - TULETT Ben (Visma) + 0:09

6 - AFFINI Edoardo (Visma) + 0:10

7 - OLIVEIRA Ivo (UAE) d. b.

8 - SCHELLING Ide (Astana) d. b.

9 - MAYRHOFER Marius (Tudor) d. b.

10 - HEIDUK Kim (INEOS) d. b.