Itxi

Txirrindularitza

Paris 2024 - Txirrindularitza

Kristen Faulkner estatubatuarrak irabazi du urrezko domina txirrindularitza proban

G. P. A. | EITB Media

Helmugatik hiru bat kilometrora eraso erabakigarria jo du Kristen Faulknerrek, eta ezustean harrapatu ditu berarekin ihesean joan diren Marianne Vos, Lotte Kopecky eta Blanka Vas.

  • Kristen Faulkner, Marianne Vos eta Lotte Kopecky podiumean. Argazkia: EFE

    Kristen Faulkner, Marianne Vos eta Lotte Kopecky podiumean. Argazkia: EFE

Kristen Faulkner txirrindulari estatubatuarrak eskuratu du urrezko domina errepideko txirrindularitza proban, bakarka helmugaratuta. Marianne Vos herbeheretarra izan da bigarrena, eta Lotte Kopecky belgikarra sailkatu da hirugarren.

Marianne Vos eta Blanka Vas hungariarra izan dira lasterketa buruan, helmugara iristeko 3,5 kilometroren faltan Kopeckyk eta Faulknerrek harrapatu dituzten arte. Esprintean irabazteko aukera gutxi zituela jakitun, Faulknerrek eraso bortitza jo du. Atzean ez dira hari erantzuteko ados jarri, eta estatubatuarra bakarrik iritsi da Parisko helmugara. Urrezko domina bereganatu du horrela.

SAILKAPENA

1. FAULKNER Kristen (AEB) 3:59:23

2. VOS Marianne (Herbehereak) +0:58

3. KOPECKY Lotte (Belgika) d.b.

4. VAS Blanka (Hungaria) d.b.

5. GEORGI Pfeiffer (Britainia Handia) +1:21

6. GARCIA Mavi (Espainia) +1:23

7. RÜEGG Noemi (Suitza) +2:04

8. NIEWIADOMA Katarzyna (Polonia) +2:44

9. LONGO BORGHINI Elisa (Italia) +3:05

10. LACH Marta (Polonia) +3:27