Txirrindularitza
Ordiziako Klasikoa
Jan Christen suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasikoa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gorka Izagirre Cofidiseko txirrindularia ezin izan da nabarmendu klasiko honetako bere laugarren tituluaren bila. Aurkariak oso adi egon baitira eta beste txirrindulari batzuek hartu dute protagonismoa.
Jan Christen UAEko txirrindulari suitzarrak irabazi du Ordiziako Klasikoaren 101. edizioa, zazpi igoeretatik azkenengoan ihes egin eta bakarrik helmugaratu ostean.
Gorka Izagirre Cofidiseko txirrindularia ezin izan da nabarmendu klasiko honetako bere laugarren tituluaren bila. Aurkariak oso adi egon baitira eta beste txirrindulari batzuek hartu dute protagonismoa.
Abaltzisketa mendateko igoeretako batean sortutako ihesaldi luze batean oinarritu da lasterketa, eta hiru txirrindularik osatu dute ihesaldia.
Helmugarako 20 kilometrora Jefferson Cepeda eta Jan Christen izan dira azkeneko ihesaldiko protagonistak.
Christenek gurpiletik kanpo utzi du Cepeda eta Ordiziako helmugara bideratu da zuzenean, denboraldiko hirugarren garaipena lortzeko.